Tanganyika

Tanganyika lakua» orritik birbideratua)

Tanganyika[1] Erdialdeko Afrikako aintzira handienetatik bigarrena da hedaduraz (lehena Victoria da), eta munduko handienen artean ere bigarrena da bolumenez eta sakoneraz (lehena Baikal da). Mendebaldeko zibilizaziorako aintzira hura aurkitu zuen Richard Francis Burton esploratzaileak zioenez, tokiko hizkuntzako kou tanganyika aditzetik hartua da izena, eta «elkartu» esan nahi zuen, urak batzen ziren edo tribuak elkartzen ziren tokia zelako.[2]

Tanganyika
Datu orokorrak
Garaiera773 m
Motaaintzira
Luzera673 km
Zabalera72 km
Azalera32.900 km²
Sakonera1.433 m
570 m
Bolumena18.900 km³
Geografia
Map
Koordenatuak6°06′S 29°30′E / 6.1°S 29.5°E / -6.1; 29.5
Honen parte daAfrikako Aintzira Handiak
Rift Valley lakes (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaLukuga ibaia
Arroaren azalera231.000 km²
Arro hidrografikoaCongo basin (en) Itzuli


Geografia aldatu

Aintzira Rift Haran Handia-n kokatuta dago eta mendiz inguratuta dago.Afrikako bigarren aintzira handiena da azalerari erreparatuz gero, baina sakonena. Tanganyika lau herrialderen menpe dago: Burundi, Kongoko Errepublika Demokratikoa (KED), Tanzania eta Zambia, KEDek (% 45) eta Tanzaniak (% 41) gehiengoa izanik.

Biodibertsitatea aldatu

Aintzira honetan gutxienez 250 espezie arrain ziklido eta beste 150 ez-ziklido bizi dira, gehienak aintziraren errekastroan kokatzen dira, 180 metroko sakoneran.Tanganyika aintzira espezie ezberdinen eboluzioa ikertzeko leku garrantzitsua da.

Historia aldatu

Richard Francis Burton eta John Speke, esploratzaile britaniarrak izan ziren lakua ikusi zuten lehenengo europarrak 1858an. Nilo ibaiaren iturrien bila zebiltzala aurkitu zuten.John Speke bilatzen jarraitu zuen eta benetako iturria aurkitu zuen, Victoria aintzira.

Industria aldatu

Aintziratik arrantzatutako arrainek bertako biztaleriaren proteina iturri nagusiena da.Gaur egun, 45.000 pertsonak lan egiten dute arrantzale moduan. Arrantza komertziala 1950eko hamarkadan hasi zen eta hortik aurrera eragin zuzena izan du bertako espezie ezberdinetan. 1995ean, 180.000 tona arrain harrapatu zituzten.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.
  2. «Tanzania», in Adrian ROOM: Placenames of the World, McFarland & Company, 2006, ISBN 0-7864-2248-3 (ikus 368. orrialdea).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Afrikako Aintzira Handiak
 
Afrikako Aintzira Handien mapa

Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike