Tang Fei

abeslari taiwandarra

Tang Fei (唐飛) (Yunlin, Taiwan, 1969ko irailaren 13a - Chiayi, Taiwan, 2017ko uztailaren 10a) taiwandar abeslaria zen.[1]

Tang Fei
Bizitza
Jaiotza1969ko irailaren 13a
Herrialdea Taiwan
Heriotza2017ko uztailaren 10a (47 urte)
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: fei0913 Edit the value on Wikidata

2017ko ekainaren 15ean eman zuen azken kontzertuaren ondoren, sabeleko min bizia hasi zitzaion. Ospitalera joan zen eta peritonitisa atzeman zioten. Alabaina, bere osasun egoerak berehala okerrera egin zuen eta gaitzak giltzurrun-hutsegitea eta septizemia eragin zizkion. Koma egoeran sartu zen eta Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten bizi-euskarriaren mendeko zela. Fei osatzen ez zela ikusirik, etxera eraman zuten, bizi-euskarria kendu zioten eta 2017ko uztailaren 10ean hil zen 48 urte zituela.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Everington, Keoni. (2017ko uztailaren 10a). «Taiwan's first transgender singer dead at age 48» Taiwan News (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 17an).