Tales of Terror (euskaraz Beldurrezko Ipuinak) 1962ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Edgar Allan Poe idazlearen Morella, Katu Beltza eta Valdemar jaunaren kasuaren egia ipuinetan oinarritutako antologia film bat da. Vincent Price, Peter Lorre, Basil Rathbone eta Debra Paget aktoreek antzeztu zuten.

Tales of Terror
Jatorria
Argitaratze-data1962
IzenburuaTales of Terror
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, comedy horror (en) Itzuli eta misteriozko zinema
Iraupena89 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaMorella (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Roger Corman
Gidoigilea(k)Richard Matheson
Antzezlea(k)
Vincent Price
Peter Lorre
Basil Rathbone
Debra Paget
David Frankham (en) Itzuli
Joyce Jameson
Edmund Cobb
Paul Bradley




[[Kategoria:David Frankham (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
EkoizleaSamuel Z. Arkoff
James H. Nicholson

Bestelako lanak
MusikagileaLes Baxter
Argazki-zuzendariaFloyd Crosby (en) Itzuli

IMDB: tt0056552 Filmaffinity: 610247 Allocine: 54207 Rottentomatoes: m/1021067-terror Allmovie: v48529 TCM: 22040 Metacritic: movie/tales-of-terror Edit the value on Wikidata

Film honetako aktore askok ondorengo The Comedy of Terrors (1963) filmean antzeztu zuten.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Morella

aldatu

Fortunato (Vincent Price) bere emaztearen (Leona Gage) heriotzaren erruduna bere alaba dela (Maggie Pierce) uste duen gizon obsesionatua da.

Katu Beltza

aldatu

Adarrak jarri dizkioten senar jeloskor batek (Peter Lorre) bere emaztea eta maitalea (Joyce Jameson eta Vincent Price) bizirik lurperatuko ditu, baina senarrak hainbeste gorrotatzen duen bere emaztearen katu beltzak krimena denon agerian utziko du.

Valdemar jaunaren kasuaren egia

aldatu

Dohakabe bati (Vincent Price) bakean hiltzen utzi beharrean bizitza benetazko infernu bat izatera kondenatu duen azti bati (Basil Rathbone) gauzak berak uste ez bezala aterako zaizkio.

Aktoreak

aldatu

Saieko beste filmak

aldatu

1960-1964 bitartean Roger Cormanek Edgar Allan Poeren istorioei buruz filmatutako gainontzeko filmak honako hauek dira:

  1. House of Usher (1960)
  2. Pit and the Pendulum (1961)
  3. The Premature Burial (1962)
  4. The Raven (1963)
  5. The Haunted Palace (1963)
  6. The Tomb of Ligeia (1964)
  7. The Masque of the Red Death (1964)

Kanpo estekak

aldatu