Take This Waltz
"Take This Waltz" (euskaraz: "Tori vals hau") Leonard Cohen kanadariar poeta eta musikari ospetsuak idatzitako abestia da. Abeslariak I'm Your Man diskoan plazaratu zuen, 1988an baina ordurako, bi urte lehenago Lorcari eskainitako disko kolektibo batean agertua zen, Poetas en Nueva York (1986) diskoan alegia.[1]
Take This Waltz | |
---|---|
Leonard Cohenen singlea | |
Egilea | Leonard Cohen |
Argitaratze-data | 1986 |
Ezaugarriak | |
Diskoetxea | Columbia Records |
Deskribapena | |
Honen parte da | I'm Your Man |
| |
| |
Hitzak | Leonard Cohen |

HistoriaAldatu
Abesti hau Federico García Lorcaren "Pequeño vals vienés" poeman oinarrituta dago. Poema hori Lorcaren Poeta en Nueva York liburuan agertu zen. Cohenek sarritan azaldu zuen Granadako poetarenganako mirespena.
BertsioakAldatu
Ziur aski kanta honek izan duen bertsio ezagunena Enrique Morentek eta Lagartija Nick taldeak egindakoa da; bertsioa Omega diskoan agertu zen, 1996an. Dena dela, izan dira ere beste bertsioak: esaterako, Ana Belén, Lorquiana diskoan (1998), Soleá Morente (2013) eta Silvia Pérez Cruz Raül Fernández Mirórekin Granada diskoan (2014).
ErreferentziakAldatu
- ↑ .
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez):Abestia Youtuben.
- (Ingelesez):Abestiaren letra.