Tai ji

Tai-txi» orritik birbideratua)

Tai jia edo tai ji kuana (太極拳; pinyinez, tàijí quán, hots, "oinarrizko printzipioaren ukabila") txinatar jatorriko borroka-arte bat da, barneko energia garatzean oinarritua. Gorputza, adimena eta espiritua batera lantzen ditu. Borroka-arte horretan aritzea edozein adinetako jendearentzat ona da, eta egun milioika lagunek praktikatzen dute mundu osoan.

Tai jian aritzea, taldean eta espazio publikoan, txinatar ohitura ezaguna.

Nork sortu zuen argi ez badago ere, borroka-arte zaharrena da. Txinako dinastiaren Liang aroan (502-577) dokumentatuta dago. Cheng Xing-Xi buruzagi militarrak hain gustuko zuenez, bere soldaduak hura egitera animatzen zituen: teknika horiek beren lurrak arrakastaz defendatzeko erabili zituzten. Cheng-ek artikulu ugari idatzi zituen, tai jiaren eraginkortasuna baieztatzen.

Haren oinarrietatik, Moy jakintsuak tai ji yaoista sortu zuen, hau da, yai-xiarekin batera, meditazio taoista, Txinako medikuntza tradizionala erlijio taoistarekin nahastuz. Hura oinarritzat hartuta, beste hainbat borroka-arte sortu dira, baina ez dute harremanik tai ji taoistarekin. Ezagunena txi kunga da.

Egun, nahiz eta nagusiki lasaitzeko erabili, borrokarako teknika eskas batzuek ere badiraute: horietako bat, Bushï-te Shoreï (“Shaolin gudariaren ukabila”), oso ezaguna ez den arren.

Kanpo estekak aldatu