Ta Marbuta. Jerusalemen gertatua

liburua
Ta marbuta Jerusalemen gertatua» orritik birbideratua)

Ta marbuta. Jerusalemen gertatua Xabier Kintanak 1984an kaleratutako polizia eleberria izan zen, Elkarrek argitaratua.

Ta marbuta. Jerusalemen gertatua
Datuak
IdazleaXabier Kintana (1984)
Argitaratze-data1984
GeneroaEleberri poliziakoa
Jatorrizko izenburuaTa Marbuta. Jerusalemen gertatua
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaLiteratura, 18
Orrialdeak133
ISBN978-84-7529-220-5

Bere laugarren eleberri honek urte hartako Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari irabazi zuen.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Euskal etnologo ezagun bat Israela doa hango lurrak eta haitzuloak ikertu asmoz. Hango etnologoek laguntza handia eskaintzen diote eta bere kontu profesionala zuzen doa aitzinera. Taldekako txangoak antolatzen dituen turismo elkarteko gidaria oso gustukoa zaio euskaldun honi eta judutarrarekin ateratzen hasten da. Bestalde, bada Israelen maoista talde iraultzaile baten arrastoa, polizia erdi nahasirik uzten duena, diamante lapurreta eta esportazioa estaltzeko balio duena, hauek ditugu beraz ardatzak: lapurren hizketak, euskaldunaren urtekaria, txango taldearen ibilera konbentzionalak eta polizien ihardunak.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Camino, Iñaki. (1985-01-13). «Ta Marbuta (Jerusalemen gertatua)» Argia.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.