TPACK metodologia Technological Pedagogical Content Knowledgeren siglak dira[1]. Honen aitzindariak Punya Mishra eta Matthew Koehler autoreak izan ziren 2008. urtean[2]. Metodologia honen helburua da lkaskuntza irakaskuntza prozesuak aurrera eramatea teknologia berrien laguntzaz.Gaur egungo hezkuntza sistemak eguneko egoerara egokitu behar dela. Informazio eta komunikazio teknologiak gero eta aurrerago doaz eta beharrezkoa da ikasleei trebeziak, konpetentziak eta baliabideak ematea mundu honetan aurrera egin ahal izateko.

Historia aldatu

XXI. mendean ikusi zen beharrezkoa zela hezkuntza sistemak teknologia berriekin, hau da, “TIC”-ekin lan egiteko metodologiak beharrezkoak zirela, horrela, hezkuntza sistemak lotzea ikasketa kurrikularra, pedagogikoa eta teknologikoa lortu ahal izateko. Prozesu honetatik jarraituz, hasi ziren metodologia desberdinak aurrera eramaten praktika onak kontuan hartuz. Hauen artean TPACK metodologia agertu zen. “TPACK” metodologia oso baliagarria da hezkuntza mailan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak aurrera eramateko, baina metodologia hau positiboki aurrera eramateko beharrezkoa da irakasleek teknologia berri hauek erabiltzen jakitea eta materia ondo jakitea, beraz konpetentzia berri bat ari da sartzen hezkuntza sistemaren barruan. Honekin batera, ez dugu ahaztu behar teknologia berrien erabilpena eta horiek egokitzea materia ematerako orduan helburu kurrikularrak lortzeko[3].

Metodologia hau aurrera eramateko beharrak aldatu

Honekin batera, beharrezkoa da ikaskuntza disziplinarra eta baita hauek aurrera eramateko metodologiak eta ikaskuntza pedagogikoak baldintzatzen dituena helburuak eta edukiak ondo finkatzea. Azkenik, esan beharra dago hiru elementuen arteko lotura sortu behar dela benetan helburuetara ondo heltzeko. Horrela, hazkuntza prozesuan metodologia berriztatzaileak ezartzen hezkuntza sistemetan inpaktu positiboa izan dezake, ez bakarrik “TIC” horiek erabiltzen (pizarra digitalak, netbook, plataformak … ), baizik eta ditugun trebetasun eta ikaskuntza guztiak konbinatuz.

Motak aldatu

Teknologia berriek bi hezkuntza motetarako erabili daitezke, alde batetik teknologia egon baino lehen bezala lan egiteko edota gauza berriak egin ahal izateko baliabide moduan. Lehenengo kasuan, teknologia erabiltzen da teknologia baino lehen zeuden helburu berdinak metodologia berdinekin lan egiteko. Hau da, irakasleak erabiltzen du arbel taktila arbel normal bat bezala, ikasleek apunteak har dezaten, netbook -ak bakarrik ariketak egiteko erabiltzen badira… horrela metodologia ez da aldatzen, bakarrik gailuak. Bigarren kasuan, berriz, erabiltzen dira teknologia berriak ikasteko eta helburuak lortzeko, baina gailuak ez dira eredu tradizionaleko metodologia garatzeko erabiltzen. Hau da, ditugun baliabide teknologikoak metodologian erabiltzen modu dinamiko batean. Adibidez: Klasekideek gai bati buruz informazioa bilatzea, aurkezpen bat prestatu eta irakasleak izango balira bezala azaltzea gai konkretu hori.

Horrelako jardueretan badago aldaketa metodologikoa. Argi dago horrelako metodologia baliabide teknologiko barik oso zaila dela aurrera eramatea, baina baliabide horiek izanik askoz ere produktiboagoa eta positiboa izan daiteke. Gainera, horrela ikasleek haien potentzial osoa erakutsi dezakete baliabide guztiak erabiltzeko tresnak izanda. Izan ere, ez da bakarrik buruz ikasten, beste hainbat trebetasun garatu behar dituzte ikasleek (loturak egiten, autonomia garatzen …)[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Buenvarón, Damián. (2013-01-29). «Educar en el siglo XXI: ¿Qué es el modelo TPACK?» Educar en el siglo XXI (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  2. (Ingelesez) «Analizando el Modelo TPACK y ejemplos de como Introducir Tecnología en la Enseñanza - Instituto de Tecnologías para Docentes | Yo Profesor» Instituto de Tecnologías para Docentes | Yo Profesor 2016-03-25 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  3. (Ingelesez) Rivero, Irisysleyer Barrios. Metodología TPACK para Capacitar al Docente en el Uso y Producción de Recursos Educativos Abiertos. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  4. El modelo TPACK como buena práctica para integrar las TIC en la educación a distancia. , 1-15 or..

Kanpo estekak aldatu