TNT (telebista katea)
TNT (jatorriz Turner Network Television-en laburdura) kable bidezko telebista-kate estatubatuarra da, WarnerMedia Studios & Networks-ena dena. TNT 1988ko urrian abiarazi zenean, katearen jatorrizko xedea Turner Broadcastingek emisio eskubideak zituen film klasikoak eta telesailak emititzea zen, SuperStation TBS ahizpa katearen bidez (gaur egun TBS besterik ez); hala ere, 2001eko ekainaz geroztik, bere programazioa drama ardatz duten telesail eta film luzeek osatzen dute, zenbait kirolekin batera (NBA jokoak, NCAA I. Mailako Gizonezkoen Saskibaloi Txapelketa eta AEW Dinamita barne).
TNT (telebista katea) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | ordainpeko telebista, espezialitatezko kanala eta produkzio-etxea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Erabilitako hizkuntza | ingeles eta gaztelania |
Agintea | |
Kudeatzailea | Turner Broadcasting System (en) |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Warner Bros. Discovery |
Historia | |
Sorrera | 1988ko urriaren 3a |
webgune ofiziala |
2018ko irailean, Estatu Batuetan harpidetutako telebista zerbitzu batera harpidetuta dauden 89.573 milioi etxek jaso zuten TNT.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) TNTren webgune ofiziala