Syringammina fragilissima

Syringammina fragilissima Xenophyophore barruan sailatzen diren foraminiferoak dira. Eskoziako kostaldean, Rockalletik gertu bizi dira. 20 zentimetro neurtzen dute diametroan eta, beraz, ezagutzen den izaki zelulabar handiena da. Bere taldean deskribatua izan zen lehen izakia da, 1882an aurkitu ondoren.

Syringammina fragilissima
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaChromista
FilumaForaminifera
FamiliaSyringamminidae
GeneroaSyringammina
Espeziea Syringammina fragilissima
Brady, 1883

Zelula konektatutako ehunka adar eta tutuen barruan hazten da, eta honek zementu organikoa jariatzen du, sedimentu eta harea biltzen eta testa izeneko egitura gogorra sortzen du. Oskol hori hazten doanean zelulak alde egiten du horietako atal batzuetatik eta nematodoak bezalako animaliek kolonizatzen dute. Normalki zelulak ez ditu nukleo bat baino gehiago. Ez dugu ezagutzen nola elikatzen den edo nola birsortzen den.

Kanpo estekak aldatu