Ireki menu nagusia

Sylvia Fedoruk (Canora, Saskatchewan, Kanada, 1927ko maiatzaren 5a - Saskatoon, Saskatchewan, 2012ko irailaren 26a) fisikaria izan zen.

Sylvia Fedoruk
Lieutenant Governor of Saskatchewan Itzuli

1989 - 1994
Frederick Johnson Itzuli - Jack Wiebe Itzuli
Bizitza
Jaiotza Canora Itzuli1927ko maiatzaren  5a
Herrialdea  Kanada
Heriotza Saskatoon2012ko irailaren  26a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa Saskatchewango Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, curlerra Itzuli, unibertsitateko irakaslea, politikaria eta medikua
Jasotako sariak

Minbiziaren tratamendurako lehen Kobalto 60 unitateak prestatu zituen taldeko kidea izan zen. Ontarion bizi zelarik, irakasle batek zientzia-ikasketak egitera bultzatu zuen, eta Sylvia Fedoruk Saskatchewango Unibertsitateko medikuntza-programan sartu zen. 1951n fisikako lizentzia lortu zuen, eta 35 urtez Saskatchewan Cancer Fondationeko (Minbiziaren Aurkako Saskatchewango Fundazioa) buru izan zen. Garai hartan, Fedoruk doktoreak Kobalto 60 unitatearen garapenean eta eskaneatzeko aurrenetako makina nuklearretako baten garapenean jardun zuen lanean. Horrez gainera, atletismoan ere ibili zen gaztaroan, eta 1986an Urteko Emakume izendatu zuen Kristau Emakume Gazteen Erakundeak (YWCA).

ErreferentziakAldatu