Sutton-Boveriren teoria kromosomiko

Sutton-Boveriren teoria kromosomikoak, mendeliar aleloak kromosometan aurkitzen direla planteatzen du.

Teoria hau Theodor Boveri eta Walter Suttonek garatu zuten 1902an. Batzuetan herentziaren teoria kromosomikoa ere deitzen zaio.

Teoria, eztabaidatua mantendu zen 1915era arte, Thomas Hunt Morganek, Drosophila melanogasterri eginiko ikasketen ondoren, guztion onartua izatea lortu zuenean.

Teoria aldatu

Genetika da izaki bizidunen artean desberdintasunak sortzen dituzten elementu hereditarioak aztertzen dituen zientzia, alegia, herentzia aztertzen duen zientzia.

Zelula nukleoan, herentziaren oinarri den material genetikoa dago: azido desoxirribonukleikoa (DNA). Bestela esanda, DNA da informazio genetikoa edo zelularen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko informazioa gordetzen duen molekula. Zelula eukarioten nukleoan, DNA proteina batzuekin egoten da elkartuta, kromatina izeneko masa haritsu bat osatuz. Zelula ugaltzen eta nukleoa zatitzen hasten denean, kromatina trinkotu, biribildu eta loditu egiten da, eta mikroskopioz ikus daitezkeen egitura luzexkoak osatzen dira: kromosomak.

Kromosoma bakoitza bi harizpi paralelok osatzen dute. Harizpi horiei kromatida deitzen zaie, eta zentromero deritzon puntuan elkartzen dira. Zentromeroak bi besotan banatzen du kromosoma.