Sutor, ne ultra crepidam

Sutor, ne ultra crepidam latinezko esapidea da eta, hitzez hitz, esan nahi du "Zapatari, ez krepidaren gainetik".

Plinio Zaharrak (Naturalis Historia XXXV, 84-85)[1] Apeles artista grekoak bere zapatariarekin izandako eztabaida kontatzen du: Apeles margolariak bere lehen lanak leihoko hegalean jarri eta ezkutatu egiten zen herriaren kritikak entzuteko. Zapatari bat pasatu eta zapatari botoi-zulo bat falta zitzaiola ikusi zuen; margolariak konpondu zuen. Zapatariak, biharamunean, irudiaren hanka kritikatu zuen, baina Apelesek erantzun omen zion: "Ne supra crepidam sutor iudicet” (Zapatari batek ez luke iritzirik eman behar krepidatik gora).

Euskaraz badu bere parekoa: Oskigilea mintza bedi oskiz.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «LacusCurtius • Pliny the Elder's Natural History — Book 35» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  2. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» www.ametza.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.