Ireki menu nagusia

Superior[1] (ingelesez: Lake Superior, frantsesez: Lac Supérieur) Amerikako Aintzira Handietatik handiena da. Iparraldean, Kanadako Ontario eta Estatu Batuetako Minnesota estatuak ditu, hegoaldean, berriz, Estatu Batuetako Wisconsin eta Michigan.

Superior
Lake Superior (en), Lac Supérieur (fr)
Lake Superior in the Winter.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 183 m
Luzera 563 km
Zabalera 257 km
Azalera 82.350 km²
Sakonera 406 m
Bolumena 12.100.000 hm³
Geografia
Great Lakes Lake Superior.png
Koordenatuak 47° 42′ N, 87° 30′ W / 47.7°N,87.5°W / 47.7; -87.5Koordenatuak: 47° 42′ N, 87° 30′ W / 47.7°N,87.5°W / 47.7; -87.5
Honen parte da Amerikako Aintzira Handiak
Herrialdea Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak
Lurraldea Michigan, Ontario, Wisconsin eta Minnesota
Hidrografia
Ur-emaileak
Betebidea
Hustubidea St. Marys ibaia
Erresidentzia denbora 191 urte
Arroaren azalera 207.200 km²
Arro hidrografikoa Lake Superior basin Itzuli
Mendizaletasuna

Hedaduraz, munduko ur gezako aintzirarik handiena da (82.100 km²); hala ere, Siberiako Baikalek bolumen eta sakonera handiagoak ditu.

IzenaAldatu

Anishinaabez Gichigami («ur handia») izena du. Zenbait kantutan Gitche Gumee izena ere ematen zaio. Superior izena XVII. mendeko frantziar esploratzaileek jarri zioten, Huron aintziraren gainean dagoelako.

GeografiaAldatu

Superior Aintzira Handien sartaldean dago; denetan goienean dagoena da, itsas mailatik 183 metrotara, eta hortik datorkio izena. 25.700 km²ko eremua du, hots, Txekiar Errepublika baino handiagoa da. 563 kilometroko luzera, 257 kilometroko zabalera eta, batez beste, 149 metroko sakonera ditu[2]. Ekialdean, Michipicoten uhartearen inguruan, du sakontasun handiena (406 m). Bestalde, 12.232 km3ko ur bolumena dauka.

Superiorren 210 ibai baino gehiago isurtzen dira, luzeenak Nipigon eta Saint Louis. Hustubidea St. Marys ibaia da, Huronera isurtzen dena. Uharte nagusia Royale da. Estatu Batuen eta Kanadaren arteko muga lerroa Royale uhartetik iparraldera luzatzen da St. Marys ibairaino.

Aintziraren ertzean herri askorik ez da, baina izotzak urtuta egoten diren 6-7 hilabeteetan itsasontzi asko ibili ohi da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Superior