Super Ser (txirrindularitza taldea)

txirrindularitza taldea (1975-1976)

Super Ser Euskal Herriko txirrindularitza talde profesionala izan zen, 1975 eta 1976 artean.

Super Ser (txirrindularitza taldea)
Datuak
Izen ofiziala
Super Ser
Motatxirrindularitza talde profesionala
HerrialdeaSpain (en) Itzuli
EntrenatzaileaGabriel Saura Nagore
BabesleaSuper Ser
Historia
Sorrera1975
Desagerpena1976

Historia

aldatu

Ignacio Orbaizeta, txirrindulari ohia eta Super Ser etxetresna elektrikoen enpresaren jabea, izan zen talde honen sortzailea.[1] Taldeburua Luis Ocaña izan zen.[2] Garaipenik aipagarriena, Agustín Tamamesek lortutako 1975eko Vueltako sailkapen orokorra izan zen.

Taldeko palmaresean, Frantziako Tourreko errekor bat dago. Alderik handieneko etapa garaipena hain zuzen: 1976an ezarri zuen José Luis Viejok, bigarren sailkatuari 22 minutu eta 50 segundoko aldea atera ziolarik.[2]

Bi denboraldiko ibilbidearen ostean, 1976ko Kataluniako Volta amaitu eta gero, talde profesionala desagertu zen, arazo ekonomikoak zirela eta.[3] Hala ere, talde amateurren babesa jarraitu zen.

Itzuli Handietako sailkapen orokorreko posturik onenak

aldatu
Urtea Italiako Giroa   Frantziako Tourra   Espainiako Vuelta  
1975 - 10.

  Pedro Torres Cruces

1.

  Agustín Tamames

1976 - 14.

  Luis Ocaña

2.

  Luis Ocaña

Garaipen garrantzitsuenak

aldatu

Itzuli Handiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Muere Ignacio Orbaiceta, fundador de Super Ser» Diario de Navarra 2011-04-22.
  2. a b Rabadan, Albert. (2016-01-28). «Against Modern Cycling - Zeus del Super Ser» Volata.
  3. «Confirmada la desaparición del Super Ser» El País 1976-09-16.

Kanpo estekak

aldatu