Ireki menu nagusia

SuperHeavy rock supertalde bat da Mick Jagger, Joss Stone, Dave Stewart, Damian Marley, eta A. R. Rahmanek osatua. Stonek eta Stewartek Jaggerrekin jada kolaboratu zuten. Jaggerrek taldeari buruz esan zuenez, "Musika estilo desberdinen nahasketa bat egin nahi genuen... Estilo desberdinekin lan egiten ibili gara, baina beti banaka".[1] Jaggerrek SuperHeavyk musika estilo desberdinak erakustea nahi zuen, hala nola, reggae, balada eta Indiako musika.[2]

SuperHeavy
Jagger live Italy 2003.JPG
Datuak
Jatorria Los Angeles, California
Musika mota Rock, reggae
Urteak 2011 – gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) A&M Records
Taldekideak
Mick Jagger
Joss Stone
A. R. Rahman
Dave Stewart
Damian Marley
Informazio gehigarria
MusicBrainz 7c891f6b-1abd-4b35-bb48-b163bdbf9c0e
superheavy.com

HistoriaAldatu

Hasierako urteakAldatu

"SuperHeavy" taldearen existentzia sekretua zen 2011ko maiatzera arte.[3] 2011ko maiatzaren 20an, Mick Jagger musikari ingelesak eta The Rolling Stones rock taldeko abeslariak taldearen sorreraren berri eman zuen.[4] Super Heavy Dave Stewarten idea izan zen.[5] St Ann's Bay, Jamaicako bere etxera ailegatzen ziren soinuek inspiratuta, Stewartek Mick Jagger konbentzitu zuen euren musika Indiako orkestren soinuarekin nahasteko.[6] Stewartek eta Mickek Indiako orkestrenganako gustua zuten; gainera, A. R. Rahman musikari indioa supertaldean sartu zen.[7]

2009. urtearen hasieran, Mick Jagger, A. R. Rahman, Dave Stewart, Joss Stone eta Damian Marleyk Los Angeleseko Jim Henson Studios estudioetan jardun zuten, "esanahia zuten abestiak idazten" saiatuz,[8] non 10 egunetan 29 abesti grabatu zituzten.[9]

SuperHeavy Marleyren erritmo sekzioko Shiah Coore baxu-jotzaile/idazlearekin eta Courtney Diedrick bateriarekin osotzen da, baita Stewarten aspaldiko kolaboratzaileare den Ann Marie Calhoun rock bibolinjolearekin.[10]

Debut albuma (2011)Aldatu

Artikulu nagusia: «SuperHeavy (albuma)»

Taldea beraien izen bereko albuma grabatzen hasi zen 2009ko hasieran Jagger, Stewart, Stone, Marley eta Rahmanek Los Angeleseko estudio batean, "esanahia zuten abestiak idazten" saiatzen hasi zirenean. 35 mudika ordu inguru grabatu zituzten, jatorrian "ordu bat eta 10 minutu" irauten zuten abesti batzuekin.[11] Albuma Los Angeleseko Jim Henson Studios estudioetan entzun zuten 2011ko ekainaren 30ean. Proba horretan taldeak grabatutako zortzi abesti jo zituzten.[12] Beraien debut singleak, "Miracle Worker", uztailaren 6an kaleratua batez ere erantzun positiboa jaso zuen.[13][14] Mick Jaggerrek sanskritoz abesten du "Satyameva Jayate" (Egiak bakarrik garaitzen du) abestian, 2011ko abuztuaren 9an kaleratutako bigarren singlea. Rahmanek idatzia, abestian Dave Stewart, Joss Stone eta Damian Marley ere agertzen dira.[15]

TaldekideakAldatu

DiskografiaAldatu

AlbumakAldatu

SingleakAldatu

  • "Miracle Worker" (2011) (EB zerrenda postua: #195)[16]
  • "Satyameva Jayate" (2011)

ErreferentziakAldatu

  1.   Greene, Andy (2011-05-20) Mick Jaggerrek Supertaldea osotzen du Dave Stewart, Joss Stone eta Damian Marleyrekin Rolling Stone . Noiz kontsultatua: 2011-05-22 .
  2.   Rolling Stone Mick Jaggerrek Sanskritoz abesten du BBC 2011-08-10 . Noiz kontsultatua: 2011-08-11 .
  3.   Mick Jaggerrek Supertalde sekretua sortu du perezhilton.com 2011-05-24 . Noiz kontsultatua: 2011-08-10 .
  4.   Greene, Andy (2011-05-20) Mick Jaggerrek Supertaldea sortzen du Dave Stewart, Joss Stone, A R Rahman eta Damian Marleyrekin Rolling Stone . Noiz kontsultatua: 2011-05-22 .
  5.   Mick Jaggerrek Supertaldea osotzen du Dave Stewart, Joss Stone eta Damian Marleyrekin Rolling Stone 2011-05-20 . Noiz kontsultatua: 2011-08-11 .
  6.   Mick Jaggerrek SuperHeavy talde berria sortzen du guardian.co.uk 2011-05-23 . Noiz kontsultatua: 2011-08-10 .
  7.   Rahman Mickekin jotzen du SuperHeavy talderako CNN-IBN 2011-05-24 . Noiz kontsultatua: 2011-08-10 .
  8.   «AR Rahman Mick Jaggerrekin jotzen du» Hindustan Times (HT Media) 2011-07-02 . Noiz kontsultatua: 2011-07-02 .
  9.   Mick Jaggerren SuperHeavy talde berriak musika grabatzen du billboard.biz 2011-07-01 . Noiz kontsultatua: 2011-08-10 .
  10. a b   SuperHeavyk hasiera gogorrari ekin dio MSN 2011-08-07 . Noiz kontsultatua: 2011-08-26 .
  11. Ben Todd. (2011-07-06). "So who's the star of your new band SuperHeavy, Sir Mick?". Daily Mail. Noiz kontsultatua: 2011-07-08.
  12.   Baltin, Steve (2011-07-01) Mick Jagger eta SuperHeavy Albumaren entzutea, Ponder Tour Los Angelesen Spinner.com . Noiz kontsultatua: 2011-07-03 .
  13.   Super Heavy: "Miracle Worker" prefixmag.com 2011-07-08 . Noiz kontsultatua: 2011-08-10 .
  14.   SuperHeavy, "Miracle Worker" – Abestiaren berrikusketa ultimateclassicrock.com 2011-07-07 . Noiz kontsultatua: 2011-08-10 .
  15.   Rolling Stone Mick Jagger sanskritoz abesten du BBC 2011-08-10 . Noiz kontsultatua: 2011-08-11 .
  16. http://zobbel.de/cluk/110827cluk.txt

Kanpo LoturakAldatu