Sungir 1955ean Goi Paleolitoko historiaurreko aztarnategia da. Errusian dago, Moskutik 200  ekialdera dago, Vladimirren kanpoaldean. Homo sapiens fosilak hain iparraldeko latitudean aurkiutako aztarnategirik zaharrenetako bat da.

Sungir
Datuak
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Vladimir oblasta
Hiri okrugaMunicipal Formation of the City of Vladimir
City of federal subject significance of RussiaVladimir
Koordenatuak56°10′33″N 40°30′33″E / 56.1758°N 40.5092°E / 56.1758; 40.5092
Map
Gizonaren hezurdura, mamut bolizko piezaz josia.
Aztarnategiaren planoa.

Aurkikuntza aldatu

Aztarnategia 1957 eta 1977 artean induskatu zuten. Gizon heldu baten hilobia aurkitu ondoren, Otto N. Bader errusiar arkeologoak 1969an induskatu zabaldu eta bi mutilen ehorzketa bateratua aurkitu zuen, beste pertsona baten femurrarekin batera. Hasieran umeetako bat neska zela identifikatu zuten, baina 2017an [1] egindako analisi genetikoek lurperatutako gorpu guztiak gizonezkoak zirela ikusi zuten. Gunearen data duela 30.000 urte inguruan kokatu zuten arkeologoek, baina 2017an egindako DNA analisi batek 34.000 urteko adina proposatu zuen [1] .

Bi umeak 3 metroko luzerako hobi batean etzanda zeuden, okre gorrizko geruza baten gainean, haien hezurdurak forma simetriko bat osatuz, bakoitza mamut-bolizko lantza batez lagunduta.

Sungirren lurperatutako hiru gizabanakoek aparteko objektuez lagunduta zeuzkan, tartean, 13.300 bolizko pieza mamutetatik ateratakoak, jatorriz beren arropetan jositakoak izango zirenak[2] . Halako piezak sortu eta josteko lanak 10.000 orduko lana hartuko zuela gutxienez kalkulatu dute.

Apainduraren aberastasunak paleolito garaiko estraitifikazio sozialaren falta zalantzan jartzen duen Europako hilobietako bat da Sungirrekoa. Alde horretatik, eta Arene Candide Liguriako leizean aurkitutako Printzearekin eta Okzitaniako Saint-Germain-de-la-Rivièreko damarekin lotzen da aurkikuntza hau[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Sikora, Martin; al.. (2017). «Ancient genomes show social and reproductive behavior of early Upper Paleolithic foragers» Science 358 (6363): 659–662.  doi:10.1126/science.aao1807. PMID 28982795..
  2. Sophie Archambault de Beaune, Qu'est-ce que la préhistoire ?, Folio, 2016, p. 256
  3. (Ingelesez) Graeber, David. (2021). «3. Unfreezing the Ice Age» The dawn of everything : a new history of humanity. ISBN 978-0-374-72110-7. PMC 1284998482. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Kanpo estekak aldatu