Suitzaren banaketa administratiboa

Suitzar Konfederazioa administratiboki 26 kantonamenduz osatuta dago. Kantonamendu bakoitzak bere azpibanaketa propioa du.

Eskualdeak

aldatu

Estatistika helburuetarako, Suitzako NUTS-2 mailako zazpi eskualdeetan banatzen da:

Ekialdeko Suitza: Sankt Gallen, Turgovia, Appenzell Innerrhoden, Appenzell Ausserrhoden, Glaris, Schaffhausen eta Grisonia kantonamenduak
Zürich: Zürich kantonamendua
Erdialdeko Suitza: Uri, Schwyz, Obwalden, Nidwalden, Luzerna eta Zug kantonamenduak
Ipar-mendebaldeko Suitza: Basilea Hiria, Basilea Herrialdea eta Argovia kantonamenduak
Espace Mittelland: Berna, Solothurn, Friburgo, Neuchâtel eta Jura kantonamenduak
Geneva Lakua eskualdea: Geneva, Vaud eta Valais kantonamenduak
Ticino: Ticino kantonamendua
 
Suitzako kantoiak.

Kantonamenduak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Suitzako kantonamenduak»

Suitzako kantonamenduak herrialde federala ostazen duten 26 eskualde administratiboak dira. 1848 arte, kantonamendu bakoitza estatu subiraua zen eta bere mugak, armada eta dirua zituen.

Kantonamenduen hedadura ezberdina da, 37tik 7.105era aldatzen dira, eta populazioa 14.900etik 1.244.400era. Sortu zen azken kantonamendua Jurakoa izan zen, 1978an.

Barrutiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Suitzako barrutiak»

Suitza herrialde federala denez, kantoi bakoitzak bere azpibanaketak askatasun osoarekin erabaki ditzake, baina Kantoitik Udalerrira bitarteko azpibanaketentzako terminologia existitzen da, barruti izenekoak.

Kantoi gehienak Bezirke-tan banatzen dira (barruti alemanez). Batzuei ere Ämter, Amtsbezirke, district edo distretto deitzen zaie. Hala ere, 26 kantoietatik zortzik ez dute barruti mailako gobernu-administraziorik.

Udalerriak

aldatu

Suitzako administrazio mailarik txikiena da. Udal batek zuzentzen ditu eta udal hortako burua alkatea da. 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek hiri titulua jasotzen dute.

Kanpo estekak

aldatu