Suitzar Guardia (latinez: Custodes Helvetici; italieraz: Guardia Svizzera; alemanez: Päpstliche Schweizergarde) Aita Santua eta Egoitza Santuaren segurtasunaz arduratzen den indar armatua da. Vatikano Hiriaren sarbideak ere zaintzeaz arduratzen da.

Suitzar Guardia
MotaUnitate militar, Indar armatuak, suitzar guardia eta errege guardia
Sorrera131UTCMon, 22 Jan 1506 :00:00 +00001amAstelehenaAstelehena001k
SortzaileaJulio II.a
HerrialdeaVatikano Hiria
Mendeko unitateakhalberdier (en) Itzuli
Gerrak eta guduak
Sack of Rome, 1527 (en) Itzuli, War of Urbino (en) Itzuli eta Lepantoko gudua
Kultura militarra
ZaindariaNicholas of Flüe (en) Itzuli, Martin Tourskoa eta San Sebastian
GoiburuaAcriter et Fideliter
WebguneaWebgune ofiziala

1505ean Julio II.ak sortu zuen, Aita santuak bere babes pertsonalerako berezko indar armatua izan zezan. Gaur egun ere, Suitzar Guardiako buru nagusia Aita santua da.

Izenak ongi adierazten duen bezala, kideak suitzar herrialdetasuna izateaz gain katolikoak izan beharra dute, 19-30 urtetakoak, ezkongabeak, Suitzan soldaduska eginak eta gutxienez 1,74 cm-ko garaierakoak. Portaera on eta eredugarria izatera derrigortuak daude, bai eta iragan garbia izatea ere, alegia akats larri edo deliturik gabekoa.

Gaur egun 110 kideek osatzen dute, horrek mundu osoko estatu gudaroste profesional txikiena bilakatzen du.

Kanpo estekak aldatu