«Sugar, Sugar», euskaraz "Azukre, azukre", bubblegum pop generoko abesti ospetsua da. Jeff Barry eta Andy Kim egileek idatzi zuten eta 1969an fikziozko talde batek, The Archies, abestu zuen. The Archies marrazki bizidunetako taldea zen. Atzean estudioko musikariak zeuden.

Sugar, Sugar
The Archiesen musika-lana
Egilea(k)The Archies
Argitaratze-data1969
IzenburuaSugar, Sugar
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
HitzakAndy Kim (en) Itzuli eta Jeff Barry
Bestelako lanak
MusikagileaAndy Kim (en) Itzuli
Jeff Barry

Historia

aldatu

Abestia Jeff Barryk ekoiztu zuen eta lehen aldiz The Archies Everything's Archie albumean agertu zen. Benetako musikariak estudioko musikariak ziren, Don Kirshnerren zuzendaritzapean. Ahotsak hauek ziren: Ron Dante, Toni Wine eta Andy Kim.

Hasieran, abestia zabaldu zenean, inork ez zekien zein zen taldea. Bakarrik arrakasta handia zenean azaldu zen marrazki bizidunen talde bat zela. Abestia lehenengo postua lortu zuen herrialde askotan: Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Espainian, Kanadan, Irlandan... Telesailak ere zabalkunde itzela ezagutu zuen.[1]

Benetako taldea

aldatu

Hauek ziren estudioko musikariak:

Bertsioak

aldatu

Abestiak bertsio ugari ezagutu ditu:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu