Subsidioa, adiera orokorrean, Administrazio Publikoek gizabanako, erakunde edo beste eragile ekonomiko bati emandako dirulaguntza edo saria da, zuzena nahiz zeharkakoa (azken hau, zerga-murrizketa baten bitartez esaterako) politika ekonomikoko zein gizarte ongizaterako helburuetarako eskaintzen dena. Funtsean, bi motako subsidioak bereizten dira: kontsumorako subsidioak, pertsona edo erakunde batek kontsumitzeko emandakoak; eta ekoizpenerako subsidioak, kopuru gehigarriak ekoizteagatik eskaintzen direnak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.