Subprime hipoteken krisia

Subprime hipoteken krisialdia 2007 urtean finantza merkatuetan hedaturiko krisi bat izan zen, Ameriketako Estatu Batuetan zalantzazko itzulketa zuten hipotekak finantza aktibotzat hedatu eta aurreko urteetako higiezinen burbuila lehertzean, euren nominalaren zati handi bat galdu eta aktibo toxiko bilakatu zirenak, bankuei galera handiak ekarriz. 2008 urtean hasitako krisi ekonomikoaren arrazoi nagusietako bat izan zen.

Subprime hipoteken krisian bankuek eurek emandako hipotekak baino gutxiago balio zuten etxebizitzak jaso zituzten, hiptekak ez ordaintzearen trukean. Irudian, etxebizitza hauek saltzeko asmoarekin antolatutako bus-ibilaldi baten iragarkia.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu