Ireki menu nagusia

Sintaxian, subjektua aditzaren ekintza nork egiten duen edo noren inguruan gertatzen den adierazten duen elementua da. Subjektua ez da beti ageri, batzuetan elipsian dago eta aditzak erakusten du; adibidez, Ā«Hortik datorĀ» esaldian, subjektua ez da agertzen, baina aditzak (d- markarekin) erakusten du norbait (ezagutzen dugun edo ikusten dugun pertsona bat) edo zerbait (adibidez, hurbiltzen ari zaigun ibilgailua) datorrela.

Euskaraz, subjektuak bi kasu izan ditzake: nominatiboa ('nor' den edo 'zer' gertatzen den) eta ergatiboa ('nork' egiten duen). Bigarrenean, ergatibo-marka dakar (-k).