Suzko lantza

Su-lantza» orritik birbideratua)

Suzko lantza edo su-lantza (txinera tradizionalean, 火槍; txinera sinplifikatuan, 火枪; pinyin, huǒ qiāng) Jin-Song gerretan, X. mendean, Txinan agertu zen bolborazko arma bat izan zen. Lantza bati lotutako lehergailu pirotekniko txiki bat bezala hasi zen, mele baten hasieran abantaila garrantzitsu bat lortzeko erabili zena. Bolboraren formula eta ekoizpena hobetzen ari ziren bitartean, karga leherkorraren boterea handitu egin zen eta hondakinak edo perdigoiak gehitu zitzaizkion, su-jaurtigailu eta eskopeta moderno baten efektu konbinatuak sortuz, baina irismen oso laburrarekin (3 m edo gutxiago) eta tiro bakar batekin (batzuk bi tirotarako diseinatu ziren). Ondorengo suzko lantza handi eta astunagoetan, lantza punta baztertu zen, tamaina handiegikoak baitziren gorputzez gorputz borroka batean erabiltzeko. Hauek protoarmatzat hartzen dira, esku-kanoiaren aurrekoa eta su-arma guztien arbasoa. Su-lantza batzuk handiegiak ziren gizon bakar batek erabil zitzan. Hauek, lurraren gainean kokatzen ziren armazoi baten gainean, protokanoi bezala har zitezkeenak.

Suzko lantza Huolongjing- ek deskribatutakoa.

Kanpo estekak aldatu