Strobilurus stephanocystis

Strobilurus stephanocystis Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi hutsala, ezin da erabili sukaldean.

Strobilurus stephanocystis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaStrobilurus
Espeziea Strobilurus stephanocystis
Singer, 1962
Banaketa mapa
BasionimoaPseudohiatula stephanocystis
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Collybia stephanocystis, Marasmius esculentus subsp.* pini, Pseudohiatula esculenta subsp.* pini.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Txikia. 2 cm artekoa, ganbiletik laura. Kapelaren azala leuna, likatsua ez, arre kolorekoa, ertzerantz argiagoa.

Orriak: Libreak, estu, sabeldunak, zuriak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa, oin liraina, irmoa, zurruna, arre kolorekoa (goian argiagoa), azpian seudorriza edo sustrai luze eta iletsua duena.

Haragia: Oso haragi gutxi du, zuria, zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Strobilurus terminoa grekotik dator, ziba, pinaburu, esan nahi duen “stróbilus” hitzetik eta pinaburuen isatsa esan nahi duen, “ourą” hitzetik. Hau da, pinaburuen zurtoinetan hazten dena.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Strobilurus tenacellus delakoak, kolore ilunagoa du eta zapore mingotsa. Baeospora myosura ere pinaburuetan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Oso ugaria, nahiz eta ikusten erraza ez den, bere tamaina txikia delako eta kolore diskretuak dituelako. Lurrean erorita dauden pinaburuetan hazten da, pinu-gorrien orratzen azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Europa osoa, Errusia, Japonia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Strobilurus stephanocystis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu