Strigoi
Strigoi (singularrean eta pluralean) Errumaniako mitologian gauez beren hilobietatik ateratzen diren hildakoen arimak dira. Strigoaicǎ, bestetik, femeninoan, sorgin izango litzateke. Etimologikoki errumanierazko "a estriga" hitzetik dator, euskaraz "garrasi egin". Italierazko strega hitzarekin dago lotuta (sorgina); guztiek latinean dute oinarria: strix edo estrige, hegazti mitologiko txiki bat, odolez elikatzen dena.[1]
Strigoi motak
aldatuStrigoien aurkako metodoak
aldatuStrigoien aurka metodo desberdinak daude. Behin beren biktimak ezagututa, gelen inguruan haziak eta iltzeak nahastuta zabaldu behar dira. Strigoiak nahita ez aleak zenbatu behar ditu eta hiltzekin ziztatzen direnean kontaketa berriro ere hasi behar dute.
Dena dela, haiekin bukatzeko metodo bakarra bihotza egunaren argitan kentzea da. Makila puntadunez, bestetik, hilobian hiltzatu egin daiteke.
Strigoien jatorria
aldatuJatorria argitzeko ez dago bertsio bakarra. Dirudienez ez da banpiro baten hozkadaz trasmititzen. Strigoia sorgin baten edo emakume adultera baten zazpigarren semea izaten dira. Itxuraz, beste pertsonengandik ez dira bereizten. Beste tradizioetan, strigoiak gizakiak dira baina banpiroen ezaugarriekin; kasu horretan izadiaren legearen menpe daude.
Literaturan
aldatuBram Stoker idazle irlandarrak Drakula (1897) eleberrian strigoiak aipatu zituen. Esaten da hiltzen ari zenean, 64 urte zituelarik, idazleak behin eta berriro hitza errepikatzen zuela, bere gelaren zoko bat seinalatuz.
Beste idazleek ere kontzeptua erabili izan dute:
- Dan Simmons: Children of the Night (1992) eleberrian.
- Guillermo del Toro eta Chuck Hogan: Trilogía de la Oscuridad (Nocturna, Oscura eta Eterna).
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez): Strigoiei buruzko informazioa.