Ireki menu nagusia

Hontz

Strigiformes» orritik birbideratua)

Hontza hegazti harrapari gautar batzuen izena da, estrigiformeen (Strigiformes) hegaztien ordena osatzen dutenak.[1] Ugaztun txikiak, intsektuak eta txoritxoak ehizatzen ditu gehienbat, eta zenbait espeziek arrainak ere bai. Bi familiatan banatzen dira: Tytonidae eta Strigidae.

Hontz
Barn Owls - Knebworth Country Show 2013 (9484398859).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaAves
GoiordenaStrigimorphae Strigimorphae
Ordena Strigiformes
Wagler, 1830
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Owl range.png
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusia Untxi

Mozoloak ere Strigiformes ordenakoak dira eta hontzen antz handia dute, baina txikiagoak dira. Hala ere, hontz zein mozolo formak, era generikoan ere erabiltzen dira euskalkiaren arabera Strigiformes ordenako hegazti guztiei esateko.[2]

EspezieakAldatu

Espezie batzuk:

SinbolismoaAldatu

Euskaraz, adimen gutxiko hegaztitzat hartu izan dira hontz edo mozoloak. Mozolo hitzak, pertsonez ari garela, inozo esan nahi du.

Greziako mitologian, aldiz, jakinduriaren Atenea jainkosaren sinbolo ziren hontzak, eta jakintzaren sinbolotzat zituzten[3]. Gaur egungo hedabideetako kultura globalizatuan (marrazki bizidunetan eta) animalia jakintsu gisa marrazten ditu topikoak.

Ameriketako hainbat kulturatan, zoritxarraren eta heriotzaren iragarletzat jotzen dituzte.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Calaprice, Alice & Heinrich, Bernd (1990): Owl in The House: A Naturalist's Diary. Joy Street Books, Boston. ISBN 0-316-35456-2
  2. Eibarko Hiztegia.
  3. Virgilio: Eneida online latinez

Kanpo loturakAldatu

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Strigiformes
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hontz  
  • Ricardo ANGULO PINEDO (1987): Gure gautxoriak Elhuyar aldizkaria. Zientzia.net