Streisand efektu

Streisand efektua» orritik birbideratua)

Streisand efektua interneteko fenomeno bat da, non zentsura saiakera bat edo informazio bat ezkutatu nahi izateak zentsoreak nahi zuenaren kontrako efektua ekartzen duen, zeren zentsuratu nahi zen informazioa espero zitekeen baino ozenago hedatzen da interneteko hedabideetan zehar.

California Coastal Records Project photo of coastline including Streisand Estate (2002).

Zentsura argazki, artxibo edo webgune batzuk argitaratzearen kontra izan daitezke. Zentsoreak edozein mehatxu erabil dezake argitalpena saihesteko. Baina Streisand efektuari esker, ezabatu nahi den irudi edo informazioak espero zitekeen baino oihartzun handiagoa izango du. Interneteko komunitateko hainbat pertsonek zentsuraren kontra gogor joko dute eta bai L blogetan, bai interneteko hedabideetan edo P2P sistemen bidez zentsuratu nahi zena ozen eta zabal hedatzen da.

Etimologia aldatu

2003an, Barbra Streisand AEBetako abeslariak, Kenneth Adelman argazkilariaren kontrako salaketa jarri zuen eta pictopia.com webgunearen kontrako salaketa. 50 000 000 $ eskatu zizkien bere hondartza ondoko egoitzaren airetik hartutako argazkia argitaratzeagatik. Abeslariak ez zuen nahi bere egoitza agertzea Kaliforniako hondartzen eta kosta aldeko argazki bilduman. Argazkilariak adierazi zuen argazki horiekin kosta aldean egiten ari ziren gehiegikeriak salatu nahi zituela.

Handik gutxira ikusi zen kontuak sortutako polemikak ezabatu nahi ziren argazkiak asko hedatzeko balio izan zuela.

Adibideak aldatu

Streisand efektua hainbat polemikaren ondorioz gertatu da:

  • 2018 urtarrilaren 10ean "Bilboko epaile batek 'El Mundo Today' hedabide satirikoari mehatxu egin dio, artzainei irain egiteagatik".[1]
"Web satirikoak argitaratutako txantxa bat «ofizio duin honekiko irain larria» dela uste du, eta artalde zaintzaileei bestialismo delitua egoztea leporatu die editoreei".
  • 2007ko uztailaren 20an, Espainiako Audientzia Nazionaleko Juan del Olmo epaileak El Jueves aldizkariaren 1.573 zenbakia bahitzea agindu zuen Espainiako Errege-Etxearen kontrako balizko irain delituarengatik. Bahiketa horrek aldizkariaren ale hura inoiz baino azkarrago saltzea ekarri zuen eta debekatu nahi zen lehen orrialdeko irudiak, non Errege-Etxeko oinordekoak (Felipe printzea eta Letizia printzesa) marrazturik dauden sexu-tratuak izaten, munduari itzulia eman zion.
  • 2005ko irailean, Danimarkako Jyllands-Posten egunkariak islamdarren profeta nagusiaren karikaturak argitaratu zituen. Irudi horiek polemika sortu zuten eta egunkariaren kontrako mehatxuak etorri ziren atzetik. Polemika horiek guztiek sekulako publizitatea ekarri zieten karikaturei eta mundu osoan zehar barreiatu ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. «'El Mundo Today' hedabide satirikoa auzitara eraman nahi izan zuen euskara munduko hizkuntza zailenetakoa dela dioen epaileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).

Kanpo estekak aldatu