Stonehaven (Eskoziako gaeleraz: Cala na Creige, eskozieraz: Steenhive), Aberdeenshireko udalerria da, 2011an 11.602 biztanle zituena. Stonehavengo badian kokaturik dago, Aberdeenen hegoaldean.

Stonehaven
Cala na Creige
Steenhive
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAberdeenshire
Geografia
Koordenatuak56°58′N 2°13′W / 56.96°N 2.21°W / 56.96; -2.21
Map
Demografia
Biztanleria11.170 (2016)
−432 (2011)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
stonehavenguide.net

Historia aldatu

Fetteresso gazteluaren inguruan hainbat aztarna arkeologiko aurkitu izan dira. Aberdeenerako aintzinako bidean kokaturik dago Stonehaven. Herria Kilwhang izenarekin sortu zen, "latigoaren muinoa" esan nahi du, inguruko itsaslabarretan haizeak sortzen duen soinuaren ondorioz izan liteke.

Keith leinuak XIV mendean Dunnottar gaztelua eraiki zuen, eta berehala garrantzia handia hartu zuen, lehendabiziko Eskoziako independentzia gerran Koroaren altxorra bertan gordetzeraino. 1296an Eduardo I.a Ingalaterrakoak gaztelua hartui zuen eta William Wallacek su eman zion elizari ingelesak barruan zeudela. 1650an Oliver Cromwellek zortzi hilabetez setiatu zuen gaztelua Koroaren altxorra eskuratu asmoz, baina gaztelua errenditu orduko neskame batzuek bitxiak eramanak zituzten. Stonehavenek jakobiten matxinadak ere bizi izan zituen.

2004an animalia lurtar baten fosil zaharrena aurkitu zen, Pneumodesmus newmani miriapodoa.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu