Ireki menu nagusia

Stolzenfels gaztelua (alemanez Schloss Stolzenfels) Renania-Palatinatua estatuko hiria den Koblentza hiriko gaztelua da, Ehrenbreitstein gotorlekuarekin batera mendeetan zehar hiriaren babes sistema (Festung Koblenz) eratu duena.

Stolzenfels gaztelua
Rhine Gorge
Schloss Stolzenfels 01 Koblenz 2015.jpg
Kokapena
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Renania-Palatinatua
HiriaKoblentza
Koordenatuak 50° 18′ 12″ N, 7° 35′ 33″ E / 50.3032°N,7.59242°E / 50.3032; 7.59242Koordenatuak: 50° 18′ 12″ N, 7° 35′ 33″ E / 50.3032°N,7.59242°E / 50.3032; 7.59242
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1259 (egutegi gregorianoa)
Jabea Renania-Palatinatua
Komisarioa Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa
Arkitektura
Arkitektoa Karl Friedrich Schinkel
Estiloa Arkitektura neogotikoa
Ondarea
Webgune ofiziala
Stolzenfels gaztelua 1900 urtean

KokapenaAldatu

Rhin ibaian gora Koblentza hiritik 5 kilometrotara kokaturik dago.

HistoriaAldatu

Stolzenfels gaztelua 1259an eraiki zen Rhin ibaian zegoen aduana babesteko, izan ere merkatal itsasontzi ugarik erabiltzen baitzuten ibaia garraiorako.

Hainbat alditan zabaldua izan zen baina Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarrek eta Bederatzi Urteko Gerran frantziarren okupatu ondoren gazteluaren hondarrak baino ez ziren gelditu. 1815ean Koblentza hiriak Frederiko Gilen IV.a Prusiakoari oparitan eman zion, honek berreraiki eta bere udarako jauregi bihurtu zuen 1847an. Karl Friedrich Schinkel arkitektuak neogotiko estiloan egin zuen berreraikuntza, garai hortan Rhin inguruan nagusi zen erromantizismo kutsua eman nahian. Erdi Aroko antza eman nahi izan zion eta torneoak jokatzeko eremua ere eraiki zuten barnean.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Rhin Garaiko haranaren barnean sartu zuen 2002an.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stolzenfels gaztelua (Koblentza)