Stephen Douglas “Steve” Kerr (Beirut, Libano, 1965-eko irailaren 27-an) EEBB -etako saskibaloi jokalari ohia da eta egungo entrenatzailea Golden State Warriors-en, NBA-n. 1,91 metroko altueragaz jokatzen eban base/eskolta-z. Jokalari moduan, 5 biderrez izan zan NBA-n, bi talde ezbardinetan (Chicago Bulls, eta San Antonio Spurs)-en, eta entrenatzaile moduan 4 aldiz izan da txapelduna Golden State Warrios-ekin. Gaur egun, NBA-ren historiako hiru puntuko jaurtitzaile hoberena izaten jarraitzen du. Frank Saul, Patrick McCaw, Danny Green eta Steve Kerr-ek bi txapelketa jarraian, bi talde ezbardinetan irabazten NBA-ren historiako jokalari bakarrak izan dira. 2021-eko abenduan, team USA-ko aukeratzailea aukeratua izan da 2024-raino.[1]

Steve Kerr

Bizitza
JaiotzaBeirut1965eko irailaren 27a (58 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaMalcolm Kerr
Hezkuntza
HeziketaPalisades Charter High School (en) Itzuli
American Community School at Beirut (en) Itzuli
Arizonako Unibertsitatea
Cairo American College (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta saskibaloi entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Portland Trail Blazers-
Phoenix Suns-
Chicago Bulls-
San Antonio Spurs-
Cleveland Cavaliers-
Orlando Magic-
Arizona Wildcats men's basketball (en) Itzuli1983-1988
Draft NBA Phoenix Suns
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
eskolta
Pisua80 kilogramo
Altuera190 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0449807 Twitter: SteveKerr Edit the value on Wikidata

Kirol Ibilbidea aldatu

Unibertsitatea aldatu

 
Kerr Arizongaz 1987. urtean

Bere ibilbide unibertsitarioa hasi eban 1984. urtean, Arizona-ko Unibertsitatean, eta 1986. urtean, EEBB-etako saskibalio selekzioan aukeratua izan zan. Espainiako saskibaloiko Mundialean jolastuko eban urte horretan, non urrezko domina irabaztea lortu eben, Sobietar Batasunaren kontra irabazita txapelketaren finalean.

1988. urtean, Kerr, bere unibertsitatearekin ligako Final Four-era iritsi zan. Bere ikasketak bukatu ebazan 11,2 puntuko eta 3,4 erreboteko portzentaiarekin.

Estatistikak aldatu

Urtea Taldea JP TP PBM %KJ %3P %JL PE PA PL PT PP
1983-84 Arizona 28 22.6 .516 .692 1.2 1.3 0.3 0 7.1
1984-85 Arizona 31 33.4 .568 .803 2.4 4.0 0.6 0.1 10
1985-86 Arizona 32 38.4 .540 .. .899 3.2 4.2 1.6 0 14.4
1986-87 Arizona Ez eban jolastu
1987-88 Arizona 38 32.6 .559 .573 .824 2.0 3.9 1.2 0.1 12.6
Totala 129 32.1 .548 .573 .815 2.2 3.4 3.7 0.2 11.2

Profesionaltasuna aldatu

 

1988ko draft-ean aukeratu eban Phoenix Suns-ek, oso atzeratutako posizio batean, bigarren txandako 25. postuan. Kerr aulkiko jokalaria izan zan, hau da, ez ebazan minutu asko jolasten, 3 puntuko jaurtiketetan espezialista bihurtu zena, kantxan sarritan izaten ebazan minutu apurrak ahalik eta gehien aprobetxatuz. Denboraldi bakarra eman zuen Arizonan draft-a egin eta gero, eta hurrengo urtean, Clevelandera pasa zen. Han, distantzia luzeko jaurtitzaile gisa zituen dohainak erakusten hasi zen munduari, 3ko marratik % 50eko asmamena lortuz edo gaindituz, ligako historia osoan oso jokalari gutxiren eskura. 3 denboraldi eta erdi egin ebazan, azkena Orlando Magic taldean amaituz. Hurrengo urtean, 1993-94 denboraldian, Chicago Bulls taldearekin sinatu eban, eta Michael Jordan-egaz, Scottie Pippen-egaz, Dennis Rodman-egaz eta Toni Kukoc-egaz egin eban bat, besteak beste. Haiekin NBA-ko 3 txapelketa jarraian lortu ebazan. Horietako azkenaren ondoren, San Antonio Spurs taldera pasa zan, eta txapeldun-eraztun berri bat irabazi eban Texasen egin zuen lehen denboraldian. Historiako bigarren jokalaria izan zan (Frank Saul-en ondoren) bi talde ezberdinetan bi eraztun jarraian irabazten. Hiru denboraldiren ondoren, Portland Trail Blazers-era eraman eben, eta denboraldi bakarra jokatu zuen bertan. Hurrengo urtean, berriz ere, San Antonio-ra itzuli zan, profesionaletan eman eban azken urtea egiteko.

1997. urtean, All-Star Game-ko hirukoen lehiaketa irabazi eban.

Entrenatzailea aldatu

Laguntzaile bezala, esperientziarik gabe, erretiratu zenetik telebistako analista izan delarik, Golden State Warriors-ek 'entrenatzaile nagusi' postua eskaintzen eutson, New York Knicks bezalako talde interesatuei borroka irabaziz. 2015eko ekainaren 16an lehen eraztuna lortu eban entrenatzaile gisa Cleveland Cavaliers-en aurka (4-2).[2]

2015/16 denboraldian finalera iritsi zan, baina galdu egin eban Cleveland Cavaliers-en aurka, zazpigarren partiduan (3-4).[3] 2017ko ekainaren 12an bere bigarren eraztuna irabazi eban entrenatzaile bezala Golden State Warriors-egaz, berriz ere, Cavaliers-en aurka (4-1).[4]

 

Hurrengo urtean, 2018ko ekainaren 8an, bere hirugarren eraztuna lortu eban entrenatzaile gisa Golden State Warriors-egaz, Cleveland Cavaliers-i finaletan egindako ekorketa baten ondoren (4-0).[5]

2019ko urtarrilaren 26an, 300. garaipena lortu zuen entrenatzaile gisa, 300-77ko errekorrarekin, eta bera da garaipen kopuru hori azkarren lortu duen entrenatzailea, partida gutxiago jokatuta.[6] 2 Denboraldi horretan, NBA-ko finalera iritsi zen berriro, bosgarren urtez jarraian, baina galdu egin zuten Toronto Raptors-en aurka (2-4).[7]

Estatu Batuetako hautatzaile nazional gisa 2022tik 2024ra izango dituen funtzioak tartekatuko dauz, Mark Few, Erik Spoelstra eta Monty Williams laguntzaile dauzala.[1]

2022ko ekainaren 16an NBA-ko txapeldun izendatu zan laugarrenez entrenatzaile bezala, finalean Boston Celtics-i irabazita (4-2).[8]

NBAn egindako ibilbideari buruzko estatistikak aldatu

JP: Jolastutako Partiduak TP:Titularra izandako Partiduak PBM: Partidu Bakoitzeko Minutuak

%KJ: Kanpo barruko Jaurtiketak %3P: Hiruko Puntuak %JL: Jaurtiketa Libreak

PE: Partiduetako Erreboteak PA: Partiduetako Asistentziak PL: Partiduetako Lapurketak

PT: Partiduetako Tapoiak PP: Partiduetako Puntuak   Negritaz: Bere ibilbideko maximoa

Denboraldi Erregularra aldatu

Urtea Taldea JP TP PBM %KJ %3P %JL PE PA PL PT PP
1988-89 Phoenix 26 0 6.0 .435 .471 .667 .7 .9 .3 .0 2.1
1989-90 Cleveland 78 5 21.3 .444 .507 .863 1.3 3.2 .6 .1 6.7
1990-91 Cleveland 57 4 15.9 .444 .452 .849 .6 2.3 .5 .1 4.8
1991-92 Cleveland 48 20 17.6 .511 .432 .833 1.6 2.3 .6 .2 6.6
1992-93 Cleveland 5 0 8.2 .500 .000 1.000 1.4 2.2 .4 .0 2.4
1992-93 Orlando 47 0 9.4 .429 .250 .909 .8 1.3 .2 .0 2.6
1993-94 Chicago 82 0 24.8 .497 .419 .856 1.6 2.6 .9 .0 8.6
1994-95 Chicago 82 0 22.4 .527 .524 .778 1.5 1.8 .5 .0 8.2
1995-96 Chicago 82 0 23.4 .506 .515 .929 1.3 2.3 .8 .0 8.4
1996-97 Chicago 82 0 22.7 .533 .464 .806 1.6 2.1 .8 .0 8.1
1997-98 Chicago 50 0 22.4 .454 .438 .918 1.5 1.9 .5 .1 7.5
1998-99 Spurs 44 0 16.7 .391 .313 .886 1.0 1.1 .5 .1 4.4
1999-00 Spurs 32 0 8.4 .432 .516 .818 .6 .4 .1 .0 2.8
2000-01 Spurs 55 1 11.8 .421 .429 .933 .6 1.0 .3 .0 3.3
2001-02 Portland 65 0 11.9 .470 .394 .975 .9 1.0 .2 .0 4.1
2002-03 Spurs 75 0 12.7 .430 .395 .882 .8 .9 .4 .0 4.0
Totala 910 30 17.8 .479 .454 .864 1.2 1.8 .5 .1 6.0

Playoff-ak aldatu

Urtea Taldea JP TP IPBM %KJ %3P %JL PE PA PL PT PP
1990 Cleveland 5 0 14.6 .286 .000 .000 1.2 2.0 .8 .0 1.6
1992 Cleveland 12 3 12.4 .439 .273 1.000 .5 .8 .4 .0 3.7
1994 Chicago 10 0 18.6 .361 .375 1.000 1.4 1.0 .7 .0 3.5
1995 Chicago 10 0 19.3 .475 .421 1.000 .6 1.5 .1 .0 5.1
1996 Chicago 18 0 19.8 .448 .321 .871 1.0 1.7 .8 .0 6.1
1997 Chicago 19 0 17.9 .429 .381 .929 .9 1.1 .9 .1 5.1
1998 Chicago 21 0 19.8 .434 .463 .818 .8 1.7 .3 .0 4.9
1999 Spurs 11 0 8.8 .267 .231 .833 .8 .7 .2 .0 2.2
2001 Spurs 9 0 11.2 .480 .333 .500 1.0 .7 .4 .1 3.3
2002 Portland 3 0 13.0 .429 .250 1.000 1.3 1.7 .3 .0 6.3
2003 Spurs 10 0 4.6 .636 .833 .750 .3 .6 .1 .0 2.2
Totala 128 3 15.6 .426 .370 .876 .9 1.2 .5 .0 4.3

Lorpen Pertsonalak aldatu

-5 aldiz NBA-ko txapeldun izan zan (1996, 1997 eta 1998, Chicago Bulls-ekin, eta 1999 eta 2003 San Antonio Spurs-ekin).

-4 aldiz NBA-ko txapeldun entrenatzaile gisa izan zan (2015, 2017, 2018 eta 2022-an Golden State Warriors-ekin)

-1997-ko All-Star Game-ko hirukoen lehiaketaren irabazlea izan zan.

 

-3 puntuko jaurtiketa-lasterketa batean asmatzearen ehuneko hobea ( % 45,4).

-2 aldiz liderra denboraldi bateko hirukoitzen ehunekoan izan zan. (1989/90 eta 1994/95).

-Denboraldi batean 3 puntu absolutuko bigarren ehunekorik onena izan zan(1995, % 52,4).

-Urrezko domina Estatu Batuetako selekzioarekin 1986ko Espainiako Saskibaloiko Munduko Txapelketan irabazi eban.

Notak aldatu

-Steve Kerr eta Robert Horry NBA-ko txapelketak irabazten txandakatu ziran, hamarkada batez, 12 urtetan 11 konbinatuz. Kerr edo Horry 1993-94 eta 2002-03 denboraldietan liga irabazi eben taldeko kideak ziren. Kerr-ek jokatu ebezan taldeek 1996-an, 1997-an, 1998-an, 1999-an eta 2003-an irabazi ebazan tituluak, eta Horry-ren taldeek, berriz, 1994-an, 1995-ean, 2000-n, 2001-ean, 2002-an, 2005-ean eta 2007-an. Horietako bakoitzak 3 titulu irabazi ebazan Phil Jackson-ek (Lakers eta Bulls) zuzendutako talde batean jokatuz, eta horietako bakoitzak Texas-ko (Spurs eta Rockets) taldeetan irabazi ebazan txapelketak.

-Beste jokalari bati Rony Seikaly lotzen zaio, biak urte berean jaio ziran Beirut-en (Libano), 1986ko Espainiako mundialean Estatu Batuetako unibertsitate-jokalariak zirenean ordezkatu zituzten eta urte berean drafteatu ere egin ebezan (1988).

 

-Steveren aita, Malcolm H. Kerr, Beiruteko Unibertsitate Amerikar-eko irakaslea, Beirut-en hil zuten, Libano-n, 1984-ko urtarrilaren 18an, 52 urte zituela. Bi gizonek unibertsitatean jarraitu eben, eta haietako batek Steve-ren aitaren burua zeharkatu zuten bi bala jaurti ebazan. Hiltzailearen aztarna bakarra balek eskaileretako horman utzitako traza zen. Handik ordu batzuetara, Hezbolaren izenean zentrora egindako dei batek atentatua bere gain hartu zuen, baina terroristaren nortasuna ez zen inoiz ezagutuko. Estremista batek etsai amerikarrari kalte egin nahi ziolako ziurtasuna besterik ez. Bere aita hil ebenean, Steve semeak 18 urte ebazan eta saskibaloian jokatzen eban Arizonako Unibertsitatean.[9]

-Edward Gottlieb-egaz batera 1947-an eta Pat Riley-regaz 1982-an NBA-ko eraztuna entrenatzaile bezala lortu eban hirugarren entrenatzailea izan zan debutaren urtean. NBA-ko txapelketa irabaztea lortu zuen finalak ligan debuta egin zuen beste entrenatzaile baten aurka jokatu zuen, David Blatt. Bill Russell, K.C. Jones eta Tom Heinsohn-ekin batera, 5 eraztun lortu zituzten jokatzen, eta ondoren, entrenatzaile gisa, NBA.4ko txapeldun titulua ere eskuratu zuten.

-Chicago Bulls-eko jokalaria zen 72-10eko marka lortu zutenean. 20 urte geroago, Golden State-ko entrenatzailea zela, marka hautsi zuen 73-9 denboraldiari amaiera emateko.

-NBA-ko 9 eraztunekin (5 jokalari bezala eta 4 entrenatzaile bezala) txapelketa gehien dituen NBA-ko profesionala da, Phil Jackson 13rekin, Bill Russell 11rekin, Sam Jones, K.C.Jones eta Tom Heinsohn 10-egaz eta Red Auerbach-egaz berdinduta.

Bitxikeriak aldatu

-Kerr, Michael Jordan-egaz jolastu eban 1993. urtetik, 1998. urteraino, Chicago Bulls-en.[10]

-NBA-ko historian, Steve Kerr, hiruko gehien sartu dauazan jokalaria da.

-Bi txapelketa jarraian bi talde ezbardinetan irabazten NBA-ko historiko bakarrenetarikoa izan da, beste NBA-ko lau jokalari bezala.

NBA-ko Partiduak Ikusteko aldatu

(https://nbatv.site)

(https://cricfree.com)

 

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Steve Kerr named 2022-24 USA Basketball Men's National Team head coach» NBA.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. «Series de los Playoffs 2015 de la NBA - Resultados» www.universobasquet.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. «Resultados de los Playoffs 2016 de la NBA por Día» www.universobasquet.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. (Gaztelaniaz) Hispanosnba.com. «Playoffs NBA 2017: Rondas, series y resultados» hispanosnba.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. (Gaztelaniaz) Hispanosnba.com. «Playoffs NBA 2018: Rondas, series y resultados» hispanosnba.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. (Ingelesez) «Warriors' Steve Kerr becomes fastest coach ever to 300 career wins» RSN (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  7. (Gaztelaniaz) Hispanosnba.com. «Playoffs NBA 2019: Rondas, series y resultados» hispanosnba.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. (Gaztelaniaz) Hispanosnba.com. «Playoffs NBA 2022: Rondas, series y resultados» hispanosnba.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. «Yahoo forma parte de la familia de marcas de Yahoo» consent.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  10. «Netflix» www.netflix.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo Estekak aldatu

(https://hispanosnba.com)

(https://netflix.com/the-last-dance/[Betiko hautsitako esteka])

(https://universobasquet.com)

(https://NBA.com)

(https://piratasdelbasket.net/)

(https://www.nbamaniacs.com/)

(https://espndeportes.espn.com/basquetbol/)

(http://historiasdelanba.com/)

(https://elgurudeldeporto.com[Betiko hautsitako esteka])

(https://www.area-documental.com/resultados/buscar=Steve%20Kerr&genero=/)

(https://www.wikiwand/steve-kerr.com)[Betiko hautsitako esteka]