Steve Jobs, Apple enpresa estatubatuarraren fundatzailearen bizitzaren inguruko 2015eko film biografiko bat da. Michael Fassbenderrek egiten du protagonistaren papera, eta Kate Winslet, Seth Rogen, Katherine Waterston, Michael Stuhlbarg eta Jeff Danielsek bigarren mailako pertsonaiak haragitzen dituzte. Dany Boylek zuzendua, Scott Rudinek ekoiztua eta gidoia Aaron Sorkinek idatzia da, Walter Isaacsonek idatzitako biografian oinarrituta. 2015eko urriaren 9an estreinatu zen Ameriketako Estatu Batuetan.

Steve Jobs (filma)
Daniel Pemberton (en) Itzuli filma
Egilea(k)Daniel Pemberton (en) Itzuli
Argitaratze-data2015
IzenburuaSteve Jobs
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Honen izena daramaSteve Jobs
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa eta film dramatikoa
Iraupena122 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Danny Boyle
Gidoigilea(k)Aaron Sorkin
Antzezlea(k)
Michael Fassbender (Steve Jobs)
Kate Winslet (Joanna Hoffman (en) Itzuli)
Seth Rogen (Steve Wozniak)
Jeff Daniels (John Sculley)
Katherine Waterston (Chrisann Brennan)
Michael Stuhlbarg (Andy Hertzfeld (en) Itzuli)
Perla Haney-Jardine (Lisa Brennan-Jobs)
Sarah Snook (Andrea Cunningham (en) Itzuli)
John Ortiz
Emmett Miller (en) Itzuli
Bob Dylan (Bob Dylan)
Slim Khezri (en) Itzuli
John Lennon (John Lennon)
Pablo Picasso (Pablo Picasso)
Steven Wiig
Makenzie Moss (en) Itzuli (Lisa Brennan-Jobs)
Ripley Sobo (en) Itzuli (Lisa Brennan-Jobs)
Adam Shapiro (en) Itzuli (Avadis Tevanian)









[[Kategoria:Emmett Miller (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Slim Khezri (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Makenzie Moss (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ripley Sobo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Adam Shapiro (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMark Gordon
Konpainia ekoizleaUniversal Studios
EdizioaJon Harris (en) Itzuli
Elliot Graham
Ekoizpen-diseinatzaileaGuy Hendrix Dyas (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDaniel Pemberton (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaAlwin H. Küchler
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia
Argumentu nagusiaSteve Jobsa
Historia
Nominazioak

stevejobsthefilm.com
IMDB: tt2080374 Allocine: 207616 Rottentomatoes: m/steve_jobs_2015 Mojo: jobs2015 Allmovie: v565213 Metacritic: movie/steve-jobs Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pelikula hiru ataletan banatuta dago. Lehenak Jobs eta bere laguntzailea zen Joanna Hoffmanen arteko tirabirak erakusten ditu, 1984ko Macintosh aren irteeraren aurretik, ez baitzuten lortzen ordenagailua pizterako ahotsak “Kaixo” esatea. Honen aurrean Jobsek enpresako ingeniaria zen Andy Hertzfeld aurkezpenean jendaurrean umiliatzeaz mehatxatzen du konpontzea lortzen ez badu. Hertzfeldek Macintosh 512K prototipoaz baliatuz demoan itxurak egitea proposatzen du. Bitartean Jobs haserre dago Time aldizkariko artikulu batengatik. Artikulu horretan Chrisann Brennan bere neskalagun oiharekin duen eztabaida bat argitaratzen da: Jobsek ukatu egiten du Brennanen bost urteko Lisa alabaren aita denik. Brennan Jobsekin haserretzen da, aberatsa den arren ez dielako laguntza ekonomikorik eman nahi bera eta alabari. Jobsek diru gehiago emateaz gain etxe bat ere eskaintzen dio, baina Lisa bere alaba dela ukatzen jarraitzen du.

Steve Woz Wozniakek gauzak ondo egiteko eskatzen dio Jobsi, Apple II-ko lantaldeari aurkezpenean errekonozimendu minimo bat eskainiz, baina honek ezezkoa ematen dio. Enpresaburuak Appleko politikaz eztabaidatzen du John Sculley zuzendari exekutiboarekin, hauek Jobsen jarrera etsipen gaitasun ezaren ondorioa dela diotelarik.

Macintosh berriak, ordea, ez du lortzen lortu beharrekoa eta konpainiatik botatzen dute Jobs, honek “NeXT” fundatzen duelarik.

Pelikularen bigarren atala lehen NeXT ordenagailuaren aurkezpenarekin hasten da, War Memorial Opera Housen, 1988an. Jada Jobsek Lisarekin duen harremana hobea da, eta berarekin denbora pasatzen du eta, honela konturatzen da bere amak ematen dion bizitza ez dela zuzena. Lisa dirua lortzeko erabili izana leporatzen dio Brennani.

Wozniakek Macintosharekin gertatutakoa errepikatzeko arriskuaz ohartarazten dio, baina honek ez du hori ikusi nahi eta aurre egin eta eztabaidatzen hasten dira. Jobsek bere egoera orkestra bateko zuzendariarekin alderatzen du, baina Wozniakek ez dio hau onartzen. Sculley sartzen da gelan eta trapu zaharrak ateratzen dira, Jobs eta Hoffman NeXT enpresaren norabidearen inguruan eztabaidatzen hasiz. Hoffman Jobsek NeXTen diseinua Apple erakartzeko asmoz egin duela ohartzen da, hauei empresa saldu eta berriz honen zuzendaritza lortzeko xedez. Applen jaitsierak jarraitzen duela erakusten da. Sculley ere kanporatua da, honek NeXT erosten duelarik Steve Jobs zuzendari exekutibo izendatuz.

Hirugarren atalean Jobs 1998ko iMac aren premiere-a prestatzen ikusten da, Davies Symphony Hall-ean. Lisarekin eztabaida bat dauka Brennanek beraientzat erositako etxea saldu izanagatik. Hoffmanek Lisaren unibertsitateko matrikula ezeztatzeaz mehatxatu izana leporatzen dio Jobseri, azkenean Hoffmanek berak ordainduz. Lisarekin bakeak egiteko eskatzen dio.

Sculleyekin bakeak egiten ditu, eta iraganeko akatsengatik Lisari barkamena eskatzen dio bere errua onartuz. Pelikula Lisaren begiradatik bukatzen da, bere aita eszenatokira igotzen ikusten.

Universaleko prensa oharraren arabera, pelikula hau “gizon distiratsu baten erretratu intimo bat da, hiru produkturen aurkezpena aitzakiatzat hartuta”.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu