Stephenie Meyer (Hartford, Connecticut, AEB, 1973ko abenduaren 24a - ) idazlea da, oso ezaguna Twilight eta honen jarraipenak idazteagatik: New Moon, Eclipse eta Breaking Dawn. Liburu hauen 100 milioi kopia inguru saltzea lortu ditu, hainbat hizkuntzatan itzuliak izan direnak (37 hizkuntza zehazki).[1] Idazlearen liburuek eduki zuten ospea zela eta, The Twilight Saga izenez ezagutzen diren bost pelikula egin dira.

Stephenie Meyer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStephenie Morgan
JaiotzaHartford1973ko abenduaren 24a (50 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPhoenix
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
ingelesa
Hezkuntza
HeziketaBrigham Young University (en) Itzuli 1997) Artean graduatu : ingeles
Chaparral High School
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea, haur literatura idazlea, enpresaburua, film screenwriter (en) Itzuli eta ekintzailea
Lan nabarmenak
Genero artistikoafantasia
romance novel (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAzken Egunetako Santuen Jesukristoren Eliza

stepheniemeyer.com
IMDB: nm2769412 Allocine: 202734 Allmovie: p533255 TV.com: people/stephenie-meyer
Musicbrainz: 8c6b977c-444a-4948-9a2d-25c9a20e77d3 Songkick: 2331652 Discogs: 5740658 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Meyer hiru ahizpetatik bigarrena da, eta Phoenixen hezita izan zen. Provonen ikasi zuen, Brigham Young Unibertsitatean, eta literatura ingelesean graduatu zen.

Arizonan bizi zenean bere senarra izango zena ezagutu zuen, eta 1994an ezkondu ziren. Hiru seme dituzte, Gabe, Seth eta Eli. Meyerrek dioenez, Twilight idazteko ideia 2003ko uztailaren 2an izan zuen amets batetik dator. Eta orain, gazteen ingurunetan falta ez den liburu bihurtu da.

Bere lanak aldatu

Lehenengo bi liburuak, Twilight eta New Moon, 2006ko abuztuan atera ziren salmentan. Hirugarren liburua, Eclipse, 2007ko urriaren 31an. Laugarrena 2008ko abuztuaren 2an atera zen, eta orain atera behar dena, azkenekoa, Midnight sun izenekoa, lehenengo liburuaren bertsioa Edward narratzaile izanda. Stepheniek esan du oraindik urte batzuk pasako direla azkeneko liburu hori argitaratu baino lehen.

Orain ere lehenengo liburuaren filma ikus daiteke. Twilight, nahiko arrakasta handia izan duena. 2009ko apirilaren 22an DVDan atera zena. Kristen Stewart, film honen protagonista, dioenez, lau liburuen filmak egingo dira, orain bigarrena filmatzen ari direlarik.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Bio» Stephenie Meyer (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak aldatu