Stari Grad zabaldia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, v
Erreferentzia 1240
Kokalekua  Kroazia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 43°10′54″N 16°38′19″E / 43.18167°N 16.63861°E / 43.18167; 16.63861
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Stari Grad zabaldia (kroazieraz: Starigradsko polje) Kroaziako Hvar uhartean dagoen antzinako greziarren aztarnek osatzen duten multzoa da. Osoki mantendu dira IV. mendeko herriaren egitura eta ura biltzeko tresnak. Garai hartako nekazaritza mantentzen da, mahatsondo eta olibondoak nagusi baitira.

Historia aldatu

K.a. 3500 urteko aztarnak aurkitu badira ere, Parosko greziarrek kolonizatu zuten 384. urtean, eta koloniari ere Paros (ΦAPOΣ) deitu zioten. Garrantzia handia izan zuen, izan ere txanponak ere sortu baitzituzten. Kaleek angelu zuzena osatzen dute eta multzoak itxura oktogonala du. Gaur egun ongien kontserbaturik dagoen greziar kolonia baten hondarrak dira Stari Gradekoak.

K.a. 219 urtean erromatarrek konkistatu zuten uhartea.

Kanpo estekak aldatu