Stanisław Leszczyński

Stanisław I.a Leszczyński (Lviv, Bi Nazioen Errepublika, 1677ko urriaren 20a - Lunéville, 1766ko otsailaren 23a) Poloniako erregea, Lituaniako duke handia, Lorrenako duke eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko kontea izan zen. 1704an Poloniako errege hautatua izan zen Karlos XII.a Suediakoaren laguntzarekin, eta Suediako erregearekin aliatu zen Errusiaren aurkako borrokan. Errusiak Poltavako guduan irabazi ondoren Augusto II.a Poloniakoak poloniar tronua berreskuratu zuen.

Stanisław Leszczyński

Poloniako monarka

1733ko irailaren 12a - 1736ko urtarrilaren 26a
Poloniako monarka

1704ko uztailaren 12a - 1705eko urriaren 4a
Q11820273 Itzuli

1697ko apirilaren 28a - 1699ko apirilaren 2a
Q24649992 Itzuli - Krzysztof Mikołaj Towiański (en) Itzuli
Q26714206 Itzuli


Polish elector (en) Itzuli


Q9377087 Itzuli


Q64825294 Itzuli


Q66200876 Itzuli

Bizitza
JaiotzaLviv1677ko urriaren 20a
Herrialdea Frantzia
 Bi Nazioen Errepublika
HeriotzaLunéville1766ko otsailaren 23a (88 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Tombs of the Wawel Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaRafał Leszczyński
AmaAnna Leszczyńska
Ezkontidea(k)Catherine Opalińska (en) Itzuli  (1698ko maiatza -  1747ko martxoaren 19a)
Seme-alabak
LeinuaHouse of Leszczyński (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 14200638 Edit the value on Wikidata

Katalina Opalińskaren ezkondu zen eta Luis XV.a Frantziakoarekin ezkondu ondoren, bere alaba Maria Frantziako erregina izan zen.

Augusto II.a hil ondoren, Poloniako Ondorengotza Gerra gertatu zen eta 1733ko irailaren 11n Stanisław bigarren aldiz aukeratu zuten errege Frantziaren laguntzarekin. Errusia aukeraketaren aurka agertu zen eta Stanisław Danzig hirian setiatuta geratu zen. Ihes egitea lortu zuen eta 1736ko urtarrilaren 11an abdikatu zuen. Trukean Lorrenako Dukerria jaso zuen. Lunévillen ezarria, zientziari eta filantropiari ekin zien. Głos wolny wolność ubezpieczający tratatu politikoa argitaratu zuen.