St Andrewseko katedrala

St Andrewseko katedrala edo San Andres katedrala (ingelesez: St Andrews Cathedral) Eskoziako St Andrews herriko katedral historikoa da, gaur egun hondarretan aurkitzen dena. A mailako eraikina izendaturik dago.

St Andrewseko katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFife
Koordenatuak56°20′24″N 2°47′16″W / 56.3400283°N 2.7877458°W / 56.3400283; -2.7877458
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1158 (egutegi gregorianoa)
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaArchdiocese of St Andrews (en) Itzuli
IzenaAndres
Suntsipena1560 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
arkitektura erromanikoa
Ondarea
SM13322 eta LB40585

Historia aldatu

San Regulusen eliza erromanikoa izan zena handitzea erabaki zen 1158 urtean eta San Adresen omenezko katedrala eraikitzeko lanak hasi zituzten. Ekaitz batek mendebaldeko zatia suntsitu zuen eta 1272 eta 1279 artean berreraiki egin zuten. 1309an, katedrala eraikitzen ia 150 urte eman eta bukatzear zegoela, Robert the Brucek bere lehen batzar orokorra (parlamentua) deitu zuen bertan, ideia berri batzuk azaltzeko; horiek Elizjendearen Adierazpenean laburbildu ziren. 1318ko uztailaren 5ean sagaratu zuten Robert the Bruce bertan zela. 1378an suak zati handi bat suntsitu zuen eta 1440an konponketa lanak bukatu zituzten.

San Andres apostoluaren hezurrak bertan zeudeneko kondairaren eraginez hurrengo mendeetan St Andrews katedrala Eskoziako erromesaldien erdigunea izan zen, Europako garrantzitsuenetakoa ere bai, eta herri oso kosmopolita bihurtu zen. 1559ko Eskoziako Erlijio Erreforma izan zen eta 1561 urterako bertan behera utzia izan zen katedrala. Denborarekin eraikinak erortzen hasi ziren eta bertako harriak inguruan beste eraikin batzuk egiteko erabili ziren, harik eta 1826an katedralaren hondarrak legez babestu ziren arte.

Hilerria aldatu

Hilerrian Eskoziako pertsona garrantzitsuak hilobiratu ziren. Besteak beste:

  • Robert Chambers (1802-1871), geologo eboluzionista.
  • Adam Ferguson (1723-1816), filosofo eta historialaria.
  • Tom Morris gaztea (1851-1875), golf jokalaria.
  • Tom Morris zaharra (1821-1908), golf jokalaria.
  • James Bell Pettigrew (1834-1908), naturalista.
  • Lyon Playfair (1818-1898), zientzialaria eta politikari liberala.
  • William Wright (1830-1889), orientalista.
  • Lambert Playfair (1828-1899), soldadua, diplomatikoa eta naturalista.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu