Spanairren 5022 hegaldia
Spanairren JK 5022 hegaldiaren istripua 2008ko abuztuaren 20an Madrildik Las Palmas Kanaria Handikora zihoan hegaldiak jasandako istripu larria izan zen, Madril-Barajas aireportuan gertatua. 173 pertsona zeramatzan McDonnell Douglas MD-82 motako hegazkina eguerdiko ordu batean zen aireratzekoa, baina pilotuek motor batean sumaturiko arazo batek eraginda, ordubeteko atzerapenarekin atera zen. Eguerdiko 14:14ean, hegazkina aireratu berria zela, aireportuko 36 L pistaren ondoan erori eta su hartu zuen. Guztira 154 pertsona hil ziren. Gainerakoak, larriki zaurituta, Madrilgo ospitaleetara eraman zituzten.
Spanairren 5022 hegaldia | |
---|---|
![]() | |
Gertakaria | |
Data | 2008ko abuztuaren 20a |
Kokapena |
Madrid Barajas Airport People Mover (en) ![]() |
Koordenatuak | 40° 31′ 49″ N, 3° 34′ 11″ W / 40.530318°N,3.569731°WKoordenatuak: 40° 31′ 49″ N, 3° 34′ 11″ W / 40.530318°N,3.569731°W |
![]() | |
Herrialdeak | Espainia |
Kalteak | |
Hilak | 154 |
Zaurituak | 18 |