Space Jam: Aro berria
Space Jam: Aro berria (Jatorrizko izenburua: Space Jam: A New Legacy) 2021eko Malcolm D. Lee-k zuzendutako eta Warner Animation Group, Proximity Media eta The SpringHill Company-ek ekoitzitako zuzeneko ekintza/animaziozko kirol-komedia filma da. Filmaren gidoia Juel Taylor, Tony Rettenmaier, Keenan Coogler, Terence Nance, Jesse Gordon eta Celeste Ballard-ek egin dute. Filma Los Angelesen estreinatu zen lehen aldiz 2021eko uztailaren 12an, eta estreinaldi osoa uztailaren 16an izan zen (HBO Max-en estreinaldiarekin batera).
Euskal Herrian, uztailaren 23an estreinatu zuten zinema aretoetan, eta Zineuskadi, Zinema Euskaraz eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin euskarara bikoiztu zuten.[1][2][3]
Argumentua
aldatuNBAko LeBron James izarra eta bere seme gaztea Dom (Cedric Joe), bideo-jokoen garatzailea izan nahi duena, Al-G Rhythm (Don Cheadle) izeneko adimen artifizial autoritario batek gobernatutako espazio birtualean harrapatuta daude. Dom harrapatu ondoren, LeBronek salbatu beharko du Bugs Bunny, Daffy Duck, Porky Pig, Lola Bunny eta beste Looney Tunes-ek Al-G Rhythm-ek sortutako jokalari birtualen aurka saskibaloi partida irabazten lagunduz.[4][5]
Aktoreak
aldatuPertsonaia | Jatorrizko aktorea | Euskarazko
bikoiztailea |
---|---|---|
LeBron James | Bere burua antzeztuz | Kepa Cueto |
Stephen Kankole | Iker Diaz (gazteagoa) | |
Dominic "Dom" James | Cedric Joe | Iosu Diaz |
Al-G Rhythm | Don Cheadle | Pello Artetxe |
Bugs Bunny | Jeff Bergman | Jon Goiri |
Sylvester | ??? | |
Yosemite Sam | Eduardo Gorriño | |
Lukas Ahatea | Eric Bauza | Martín Zabala |
Porky Txerritxoa | Josu Mitxelena | |
Klaudio Oilarra | Felix Arkarazo | |
Elmer Fudd | Jexux Izeta | |
Marvin Martziarra | Josu Varela | |
Lola Bunny | Zendaya | Eba Ojanguren |
Amona | Candi Milo | Ana Guadalupe Fernandez |
Speedy Gonzales | Gabriel Iglesias | Joseba Cordón |
Txiolin | Bob Bergen | Andrea Sanz |
Chronos | Damian Lillard | Yeray Varela |
Ernie Johnson Jr. | Bere burua antzeztuz | Txema Regalado |
Lil Rel Howery | Bere burua antzeztuz | Josu Mitxelena |
Michael B. Jordon | Bere burua antzeztuz | Iker Diaz |
Rick | Justin Roiland | Julen Agirrezabala |
Morty | Imanol Gonzalez |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Erredakzioa. (2021-07-19). «‘Space Jam: aro berria’ euskaraz estreinatuko dute ostiralean» Zinea (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «https://www.zineuskadi.eu/eu/berriak/TAG_urlTcon_es_VALUE/no-742/» www.zineuskadi.eu (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ «[Zinema Euskaraz Space Jam: Aro berria»] ZUZEU 2021-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ (Ingelesez) «The 'Space Jam: A New Legacy' plot actually sounds pretty awesome» For The Win 2020-12-14 (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) Dominguez, Noah. (2020-10-18). «Space Jam: Synopsis for LeBron James' Sequel Surfaces» CBR (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
Kanpo estekak
aldatu- Space Jam: Aro berria filmaren iragarki ikusgai (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Space Jam: Aro berria filmaren IMDbko fitxa irakurgai (Ingelesez)