Ireki menu nagusia

Sozialista Iraultzaile Maximalisten Batasuna

Sozialista Iraultzaile Maximalisten Batasuna edo Maximalistak Errusiar Inperioan egondako alderdi politikoa izan zen, 1906an Alderdi Sozialista Iraultzailea (eseristak) alderditik bereizi zen.

Eduki-taula

EzaugarriakAldatu

Maximalistek eserista “ofizialistekin” zuten ezberdintasun nagusiak, lurrak birbanatzeaz gain industriaren sozializazioaren aldekoak izatean (eseristak industriaren sozializazioaren kontra zeuden), eta “tarteko etaparik gabe” sozialismoa berehala ezartzearen aldekoak izatean zetzaten (maximalisten arabera, Errusian ez zen “aurrerakoia” izango zatekeen etapa kapitalista batentzako tokirik)[1].

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

1905ko abendua eta 1906ko hasiera artean Alderdi Eseristak egin zuen kongresuan gutxieneko posizioan geratu ziren, eta kanporatuak izan ziren; maximalistek euren kongresua 1906an egin zutelarik. Askotan, Errusiar Iraultzari buruzko historian, “anarkista” bezala identifikatzen dituzte; euren praxiak eta sozialismoa “komuna askeen federazio” bezala ikusteak, hauengandik gertu ezartzen zituzten, baina bestetik maximalistek ez zituzten “Estatu” edota “alderdi” kontzeptuak ukatzen; finean, euren ikuskerak Tkatxenvengandik Bakuninengandik baino hurbilago zeuden[1].

Euren alderdia finantzatzeko banketxe desjabetzeak egiten zituzten, hala boltxebikeekin kolaboratzen zutelarik. 1906an lehen ministro Piotr Stolipin atentatu batean zauritu zuten (atentatu entzutetsu horretan 28 pertsona hil ziren eta 100dik gora zauritu). Hala ere, maximalistak ez ziren asko izan, eta euren eragina berez agitazio handiko toki konkretu batzuetara mugatu zen, adibidez Kronstadt hirira eta Baltikoko Itsas-Armadako marineletara[1].

1906an beren lider nagusiak exekutatzeak alderdi honi kalte handia egin zion (adibidez borroka armatua egitea oztopatu zion), eta 1911-1917 artean alderdiak izozte-aldi bat bizi zuen. Maximalistak Duman eta haren sindikatuetan parte hartzearen kontrakoak izan ziren.

Urriko IraultzaAldatu

Maximalistek 1917an, oro har, langile eta oinarri sozial boltxebikeekin bat jokatu zuten, adibidez hauekin bat eginez 1917ko maiatzeko Kronstadteko matxinadan, Uztaileko Egunetan (Alderdi Boltxebikeak deitu ez arren, manifestazio horietan batez ere langile boltxebikeak zeuden), eta Urriko Iraultza Sozialistan. Sobietar lehen Konstituzioa idazten ere lagundu zuten[1].

Hala ere, sozialismoaren eraikuntzari zegokionean, boltxebikeekiko ezberdintasun handiak zituzten, ideologia eseristaren seme-alabak baitziren: 1918an Brest-Litovskeko Itunaren aurka agertu ziren eta Estatuaren plangintza zentralizatuaren aurka baita, “Sobiet askeak” eskatzen baitzituzten (praxiaren puntu hauek, zenbait kasutan, boltxebikeen ultraezkerreko korronteekin elkartzen zituzten)[1].

Zatiketa alderdianAldatu

Maximalistak 1918ko ezkerreko eseristen Estatu-kolpearen aurka azaldu ziren, baina baita ere boltxebikeek ezkerreko eseristak jazartzearen aurka. 1918an Izhevsk hirian matxinada bat egin zuten boltxebikeen aurka. Alderdia hau 1919an zatitu zen boltxebikeen inguruko joera zela eta. 1921ko Kronstadteko matxinadan pisurik handiena izan zuen indarra maximalistak izan ziren[1].

Maximalisten alderdiaren eratzaileak Mikhail Sokolov eta Vladimir Mazurin izan ziren, biak 1906an Gobernu tsaristak exekutatuak. Gerora, alderdiaren teoriko nagusia Nestroiev izan zen, eta alderdiko beste buruen artean Berdnikov, Rivkin edo Svietlov aipa daitezke[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Maximalistak, K17, 2017-07-06. CC0 Domeinu Publikoa