Sozialista Demokratikoen Mugimendua

Sozialista Demokratikoen Mugimendua (grezieraz: Κίνημα Δημοκρατών Σοσιαλιστών, Kinima Dimokraton Sostialiston) 2015eko urtarrilaren 3an, Georgios Papandreuk sortutako alderdia da. PASOK Mugimendu Sozialista Panhelenikoa utzi eta alderdi hori sortzea erabaki zuen[1].

Sozialista Demokratikoen Mugimendua
Κίνημα Δημοκρατών Σοσιαλιστών
BozeramaileaGiorgos Petalotis, Filipos Sachinidis
Idazkari nagusiaGeorgios Papandreu
Sorrera2015eko urtarrilaren 3a
Ideologia politikoaSozialdemokrazia
www.tokinima.gr

Testuingurua aldatu

Georgios Papandreu Greziako lehen ministroa izan zen krisi ekonomikoak euro zonaldea gogor jo zuenean. 2011n herritarren babesa galdu zuen, Grezian bizi zuten krisi ekonomikoa konpontzeko gai izan ez baitzen[2].

Politika utzi ostean, bere alderdia zen Pasok eta Demokrazia Berriak hainbat erreforma hitzartu zituzten, epe luzera ekonomia greziarra hobetzeko asmoz[2].

Ideologia aldatu

Greziako «indar aurrerakoi guztiak» bildu nahi ditu, eta zentro-ezkerrean kokatzen da[1]. Gainera, austeritate neurrien aurka egin nahi zuen[3].

Historia aldatu

2015eko urtarrilaren 25eko hauteskundeetan aurkezteko asmoa zuen alderdiak[1].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu