Sozialismo (marxismoko aro historikoa)

Marxismoan, sozialismoa komunismoa ezarri aurreko trantsiziozko sistema politiko ekonomikoa da, non kapitalismoaren ezaugarri batzuk indarrean jarraitzen duten. Marx izan zen trantsiziozko aro historiko horren beharra aipatu zuena, baina Lenin izan zen kontzeptua landu eta sozialismo izena emango ziona.

Marx eta Engels

Karl Marxek eta Friedrich Engelsek oso gutxi idatzi zuten sozialismoari buruz eta ez zuten xehetasunik eman nola antolatu zitekeeni buruz; ekonomista neoklasikoek eta marxistek Marxen teoria, eredu eta sistema propioak sortzeko erabili zituzten.

Ekoizpen-modua aldatu

Sozialismoaren helburua gizakien beharrak edo demanda ekonomikoak asetzea da, ez mozkinak sortzeko bakarrik. Kapitalaren metaketa era "planifikatuan" egingo litzateke; planifikazioa deszentralizatua, partizipatiboa eta demokrazian oinarritutakoa izango litzateke.

Sozialismoaren azken etapan, "komunismo purua" deritzona, ekoizpen-modu sozialistan oinarritzen da, honek ekoizpen-bideen jabetza komuna aldarrikatzen du. Jabetzan oinarritutako klase-desberdintasunak desagertu egingo lirateke, estatuaren beharrarekin batera. Hau guztiak, ondasunak beharraren arabera banatzea ahalbidetzen du eta ez merituen arabera.

Kapitalismoa gero eta ahulagoa bihurtzen den periodoan, sozialismoko zein kapitalismoko elementuak dituen sistema egongo da trantsizioan zehar ekonomiako indar produktiboak garatzen diren arte eta gizarte sozialista baten baldintzak betetzen dituen arte. Hau da, diruaren balioa, soldatapeko lana eta kapitalaren metaketa desagertu arte. Espezifikoki, merkatu harremanak oraindik egongo dira, baina unitate ekonomikoak nazionalizatu edo kooperatibatan antolatuko dira. Trantsizio fase honi, "Estatu Kapitalismoa" edo "Merkatu Sozialismoa" deitzen zaio.

Harreman Sozialak aldatu

Biztanleen soberako produktua kontrolatuta dago. Lan-indarraren salmenta abolitua izan zen, beraz, banako bakoitzak bere instituzioaren gestioan parte hartzen du, hau da, inork ez du inor kontrolatzen. Banakoa ez dago bere lanean alienatuta jada, lana banakoak bere interesak lortzeko medio bihurtzen baita.

Estatuaren rola aldatu

Teoria marxistaren arabera, Estatua klase gobernanteak sortu eta erabiltzen duen mekanismoa da beste klaseak zapaltzeko. Langile-iraultzaren ondoren, estatua langileriaren instrumentu bihurtuko litzateke, sistema sozialista ezartzeko. Ondoren, ekoizpen-bide guztiak Estatuarenak izango lirateke. Geroago Estatua koordinazio ekonomikorako entitate bihurtuko litzateke eta ez klase edo kontrol-politikorako mekanismoa; ondorioz, ez litzateke Estatu bat izango zentzu marxistan.

Kanpo estekak aldatu