Sousafoia helikoiaren antzeko tuba-mota da, pabiloia jotzailearen buruaren gainetik aurrealdera bihurtuta daukana. Banda militarretan eta fanfarreetan erabiltzen da batez ere.[1]

Sousafoi
Tuba
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena423.232

John Philip Sousa martxa-konpositore eta banda zuzendariaren izena du. Sousafoia 1890eko hamarkadan garatu zuen J.W. Pepperrek, Sousak hala eskatuta. Sousak ez zegoen pozik garai hartan Marineen bandan erabilitako tubekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.