Soul (2020ko filma)

Soul 2020ko Pete Docter estatubatuar zinema zuzendariaren konputagailu-animaziozko film komiko bat da. Pixar Animation Studios ekoiztetxeak ekoitzi zuen eta Walt Disney Pictures ekoiztetxea da banatzailea.

Soul (2020ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2020
Jatorrizko izenburua Soul
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa abenturazko filma, fantasiazko filma, komedia dramatikoa eta marrazki biziduneko filma
Iraupena 100 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Pete Docter
Gidoigilea(k) Pete Docter
Antzezlea(k)
Jamie Foxx
Tina Fey

Ekoizpena
Ekoizlea Dana Murray (en) Itzuli
[[Kategoria:Dana Murray (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Walt Disney Pictures
Pixar

Bestelako lanak
Musikagilea Trent Reznor (en) Itzuli
Atticus Ross (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Kanpo estekak
movies.disney.com…

Zinema aretoetan estreinatzekoa zen, baina COVID-19 pandemiaren eraginez, banatzaileak Disney+ streaming plataforman estreinatuko du, 2020ko abenduaren 25ean.[1]

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joe Gardner musika irakasleak jazz-musikari profesional bihurtzeko ametsa dauka. Half Note Club-en jotzeko aukera lortzen duenean, istripu larri bat izaten du, eta ondorioz arima gorputzetik irtetzen zaio. Joen arima orduan "You" hazitegira eramaten dute, non arimek grinak garatu eta bereganatzen dituzte, jaioberri batengana bidali aurretik. Joek oraindik bizirik dagoela jakiten duenean, kide duen 22 arimari bere gorputzera itzultzeko laguntza eskatzen dio. Ez dio lagundu nahi, baina Joek istripuz berarekin eramaten du, Lurrera doan tunel batetik erortzen direnean.

Aktoreak (Jatorrizko ahotsak)Aldatu

Horrez gain, Cody Chesnuttek gitarradun abeslari baten ahotsa antzezten du.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Pixar's 'Soul' Bypasses Theaters, Sets Disney+ Christmas Debut» The Hollywood Reporter 2020-10-08.

Kanpo estekakAldatu