Sos (txanpona)

Sos[1] edo sueldoa[2] (latinez: solidus) mendebaldeko Europako moneta-unitatea izan zen Erdi Aroan. Karlomagnoren erreformaren ostean, liberaren hogeirena balio zuen. Era berean, sos bat 12 diruren baliokidea zen. Frantzian, 1795 arte iraun zuen sistema horrek.[3] XX. mende hasieran, 5 zentimoko txanponari ematen zitzaion sos izena Ipar Euskal Herrian.

Luis XV.aren sosa, 1767an jaulkia.

ErreferentziakAldatu

  1. Sos. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-3).
  2. Sueldo. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-3).
  3. Nicoulaud, Guillaume. De la livre au franc. contrepoints.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-3).

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.