Sortzetiko eritasun

Haurrak jaio aurretik dakarren gaixotasuna
Sortzetiko gaixotasun» orritik birbideratua)

Sortzetiko eritasuna gorputzaren egituran edo funtzioren batean, jaiotzean agertzen den akatsa da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sortzetiko eritasun
Deskribapena
Motaeritasuna
Identifikatzaileak
DiseasesDB28811
MeSHD009358
Disease Ontology IDDOID:0080015

Jaiotzerakoan gaitz larriren bat duten haurren kopurua milatik 20koa bada ere, oso gutxi dira, inolako gaitz nahiz akats txikirik gabe jaiotzen direnak (orbainak adibidez). Enbrioi den bitartean du umegaiak gaitz larrienak jasateko arriskua, hots, ernalketaren unetik hasi eta hurrengo 8 asteetan, epe horretan definitzen baitira gizakiaren egitura, organoak eta ehunak. Ordutik eta jaiotzeko unea arte, umekia den bitartean alegia, umegaiak beste gaitzen batzuk paira ditzake, burmuinean batik-bat, begi edo belarri barnean, edo sifilisa.

Kausak aldatu

Kausak bi eratakoak izaten dira: herentziazkoak (transmisio genetikoa) edo ingurunekoak (ezbeharra edo infekzioa).

  • Faktore genetikoak: herentziazkoak dira normalean, baina geneen bat-bateko aldaketa gerta daiteke, edota sexu zelulak zatitzerakoan kromosomak zelulen artean gaizki bana daitezke. Horrelako kasuetan oso haur gutxi dira, Down-en sindromedunak izan ezik, bizirik jaiotzen direnak. Heredentziazkoen kasuan, aipagarriak dira lehengusuen arteko ezkontzen ondorioak, eta batez ere hezurretan eta odoletan sortzen diren gaitzak, besteak beste, akondroplasia, osteogenesi osatu gabea, albinismoa, mikrozefalia, hemofilia, etab.
  • Inguruneko faktoreak: umegaiak amaren sabelean dagoen bitartean jasan ditzakeen erasoak, amarengandik zuzenean jasoak, alegia. Elgorria da enbrioiari eraso diezaiokeen bakarra. Bereziki kaltegarria da haurdunaldiaren bosgarren eta zortzigarren asteen bitartean. Gorreria eta gandua, adibidez, umeki garaian nozitutako infekzioen ondorio dira. Bestetik, energia handiko irradak ere zelulei kalte egiten die, baita drogek eta beste eragileek ere, alkoholak edo tabakoak, besteak beste; nahiz eta gaitzik sorrarazi ez, zuzeneko kaltea dute umegaiarengan, amarengan izan dezaketena bezalakoa, edo okerragoa. HIESa ere amak umegaiari kutsatuz pasa diezaioke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian