Soraya Prieto Fernández

arabar kimikaria

Soraya Prieto Fernández (Gasteiz, Araba, 1979ko urriaren 31) arabar kimikaria da, TECNALIA korporazioan lan egiten duena.[1][2]

Soraya Prieto Fernández
Bizitza
JaiotzaGasteiz1979ko urriaren 31 (44 urte)
Herrialdea Araba
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkimikaria

Biografia aldatu

Soraya Gasteizen jaio zen 1979an. Ikasten ari zen institutuko irakasle batek medikuntza ikasi ordez kimika ikastera animatu zuen, bere azalpenetan azaltzen zuen pasioak espezialitate hori hautatzera eramanda.[3][4] 2002an Kimika Zientzietan lizentziatu zen EHUn, eta 2009an Kimikan doktoratu zen unibertsitate berean.[5] Laneko Arriskuen Prebentzioa, Laneko Segurtasuna, Higienea eta Ergonomia eta Psikologia Aplikatua (2009) izeneko masterra egin zuen. Eta Project Management Professional ziurtagiri-masterra (2020).

Ibilbide profesionala aldatu

2005etik 2010era, LEIA CDT Fundazioan lan egin zuen Kalitatearen, Ingurumenaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren arduradun gisa, saiakuntza-laborategian. Hondakin-uren laginketa eta analisiari buruzko ikastaroa eman zuen S.E.A.rentzat, eta lurzoru-laginak hartzeko enpresa batean UNE-EN ISO 17020 araua ezartzeko aholkularitza-lanak egin zituen.[6][7]

2010az geroztik, TECNALIA Fundazioko Zirkulazio Arloa zuzentzen du, Miñaoko Parke Teknologikoan (Araba), 63 bat langilerekin. Espainiako CO2 Plataforma Teknologikoaren (PTECO2), Espainiako Biomasaren Plataforma Teknologikoaren (BIOPLAT), Espainiako Plataforma Teknologiko Kimikoaren (SUSCHEM) eta European Bio-based Industries Consortium (BIC) parte da.[3]

Project Manager da TECNALIAko Materialen eta Prozesuen arloan, eta esperientzia du ingurumenaren eta biofindegiaren arloan. Hainbat eremutan lan egin du, hala nola biomasatik eratorritako produktu kimikoen sintesia, CO2 harrapaketa, gasen garbiketa eta uraren tratamenduan.

Nazioko eta nazioarteko foroetan aurkeztutako biltzarretako ponentziak eta komunikazioak idatzi ditu, eta hiru patentetan parte hartzen du.[8][9]

Kimika Iraunkorreko taldeko burua da. Europako Itun Berdearekin bat egiten du.[10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu