Sophie Germain

Marie-Sophie Germain (Paris, Frantzia, 1776ko apirilaren 1a1831ko ekainaren 27a) zenbakien teorian eta elastikotasunaren ikerketan nabarmendu zen matematikari bat izan zen.

Sophie Germain
Germain.jpeg
Bizitza
Izen osoaMarie-Sophie Germain
JaiotzaParis1776ko apirilaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1831ko ekainaren 27a (55 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AitaAmbroise-François Germain
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Tesi zuzendariaCarl Friedrich Gauss
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria eta filosofoa
Jasotako sariak
InfluentziakArkimedes
Izengoitia(k)Antoine Auguste Le Blanc

Find a Grave: 44170845 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Haren gurasoak Marie-Madalaine Gruguelin eta Ambroise-Francois Germain ziren. Aitak Frantziako Iraultzan hartu zuen parte.

Matematikari buruzko hainbat liburu irakurtzen hasi zen eta horrela matematika aurkitu zuen. Bere kabuz matematika ikasten hasi zen, nahiz eta bere gurasoek oztopoak jarri. Emakumea izateagatik bere gurasoek ez zioten matematika ikasten uzten, beraz ezkutuan irakurtzen zituen matematikako liburuak.

18 urterekin I´Ecole Polytechg unibertsitatean sartu nahi izan zen, baina ez zituzten emakumezkoak onartzen, beraz, lagun batzuk apunteak pasatzen zizkioten. Kurtso bukaeran, Sophhiek lan bat aurkeztu zuen M.Leblanc-en izenean, Lagrangeri asko gustatu zitzaion lana, eta pertsona hori ezagutu nahi izan zuen. Neska gazte bat zela ikusi zuenean txundituta gelditu zen.

1891ean, interesgarriak iruditu zitzaizkion zenbakien teorien erantzun batzuk aurkeztu zizkion Carl F. Gaussi (matematikari alemana) eta handik aurrera, berarekin harremana mantentzen jarraitu zuen.

1807an, frantsesek Hanover (Alemania) hiria inbaditu zuten, non Gauss eta Sophie bizi ziren. Sophiek jeneral frantsesari Gauss babestea eskatu zion.

1813an, ohore-aipamena jaso zuen Akademiak proposatutako erronkagatik, eta 1816an ohore-saria jaso zuen bere karrera zientifikoan nota altuena izateagatik. Sari horri esker, eta Jean-Baptiste-Joseph Fourierren laguntzari esker, Zientzietako Akademiara joaten izan zen lehen emakumea.

Bere bizitzan zehar, aurkikuntza handiak egin zituen zenbakien teorian, fisika matematikoan, akustikan eta elastikotasunean. 1831ean, saria jaso behar zuen Gauss-ekin batera, baino hilabete bat lehenago hil zen, bularreko minbiziak jota, 55 urte zituela.

Marie-Sophie Germain ez zen inoiz ezkondu, eta bizitza osoan zehar ekonomikoki bere familiak eman zion euskarri ekonomikoaren menpe egon zen. Emakumea izateagatik, ezin izan zuen matematika karrera profesional batetik bizi, baina bere kabuz lan egin zuen bizitza osoan.[1]

AitortzakAldatu

  • 1830ean Gaussek Honoris Causa Doktoretzarako proposatu zuen Gotingako Unibertsitatean, bertako irakaslea zen eta eragin handia zuen. Garai hartan bere proposamena atzera bota bazuten ere, Sophie hil eta hilabete batzuetara, ohorezko aitorpen hori jaso zuen.
  • Gaur egun, Frantziako Institutuak, Zientzia Akademiak proposatuta, "Sophie Germain" saria ematen dio urtero Matematiketan lan garrantzitsuena egin duen ikertzaileari.
  • Era berean, bere heriotzaren mendeurrena dela eta, Parisko kale batek eta lizeo batek haren izena daramate, eta plaka bat, hil zen etxean (Savoieren erruearen 13. zenbakia), matematikari eta filosofo gisa gogoratzen du.

LanakAldatu

  • 1820. Recherches sur la théorie des surfaces élastiques
  • 1826. Remarques sur la nature, les bornes et l'étendue de la question des surfaces élastiques, et équation générale de ces surfaces, Paris.[2]
  • 1828. Discussion sur les principes de l'analyse employés dans la solution du problème des surfaces élastiques, «Annales de physique et de chimie» aldizkarian.
  • 1831. Mémoire sur la courbure des surfaces élastiques, «Annales de Crelle» aldizkarian, Berlin.
  • 1833. Considérations générales sur l'état des sciences et des lettres aux différentes époques de leur culture, Paris.[3]
  • 1879. Œuvres philosophiques

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu