Sophia Hayden Bennett

arkitekto estatubatuarra

Sophia Hayden Bennett (1868-1953) jatorri txiletarreko emakume arkitekto estatubatuar bat izan zen, Massachusettseko Teknologia Institutuan graduatu zen lehenengo emakumea izan zen, 1980an.[1][2]

Sophia Hayden Bennett

Bizitza
JaiotzaSantiago1868ko urriaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWinthrop (Massachusetts)1953ko otsailaren 3a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Jamaica Plain High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak

Sophia Hayden Santiagon (Txile) jaio zen 1868ko urriaren 17an. Bere ama txiletarra zen eta bere aita estatubatuarra, Bostongo dentista bat.[3] Sophiak ahizpa bat eta bi neba izan zituen. Sei urte zituenean aitaren aldeko aiton-amonekin bizitzera bidali zuten Jamaica Plain-era, Bostongo auzo pobre batetara. Eskolan ikasten ari zela arkitekturarekiko interesa piztu zitzaion eta 1886an Massachusettseko Teknologia Institutura joan zen ikastera, 1890ean graduatu zen bertan, ohorezko izendapenarekin.[4] Emakume izateagatik oso zaila egin zitzaion arkitekto moduan lan bat topatzea eta, horregatik, marrazketa teknikoko irakasle moduan lan bat onartu zuen Bostongo eskola batean.[5]

Idazlanak aldatu

  • "Abstract of Thesis: Sophia G. Hayden, 1890." (1890ko irailaren 31a)
  • Emakumearen eraikina. 1893.

Erreferentziak aldatu

  1. 1965-, Allaback, Sarah,. The first American women architects. ISBN 9780252033216. PMC 167518574. (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  2. «Cambridge Women's Heritage Project Database, H» www2.cambridgema.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  3. (Ingelesez) «Remembering Sophia Hayden Bennett, Part 1» One Rhode Island Family 2011-10-09 (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Soodie Beasley: Women in Design: Sophia Hayden (1868 - 1953)» Soodie Beasley 2010-02-03 (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  5. (Gaztelaniaz) Marciani, de Florencia. (2015-03-23). «Sophia Hayden Bennett 1868-1953» un día | una arquitecta (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).