Songhai Inperioa
Songhai Inperioa[1] mendebaldeko Afrikako erresuma izan zen, Afrikako historiako zabalenetako bat. XV. eta XVI. mendeetan izan zuen hedadurarik handiena. Talde etnikorik garrantzitsuena songhai herria zen. Hiriburua Gao zen.
Songhai Inperioa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1464 – 1591 | |||||
Monarkia | |||||
Songhai Inperioaren hedadura 1500 aldean | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Gao | ||||
Azalera | 1.400.000 km² 1500 aldean km² | ||||
Ekonomia | |||||
Dirua | Cypraeak (urrea, gatza eta kobrea ere erabitzen ziren) | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Songhaiera | ||||
Erlijioa | Erlijio tradizionalak, islam | ||||
Historia | |||||
|
Ekonomiaren oinarria Saharan zeharko merkataritza zen. Afrikako iparralderantz gatza, urrea, anbar arrea, Arabiako goma, lehoinabar larruak eta esklaboak eramaten zituzten. Magrebetik, berriz, produktu manufakturatuak (bitxiak, ehunak, armak, ispiluak) eta nekazaritza produktuak (garia, zaldiak) jasotzen zituzten. Gatz meategien jabetza zela eta liskarrak izan zituzten saadiarrekin.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) The Story of Africa: Songhay BBC World Service