Somporteko trenbidearen tunela

Somporteko trenbidearen tunela Pau-Canfranc trenbideak erabiltzen zuen 7.874 metroko luzera duen tunel bat da. Espainian Canfranc eta Frantzian Urdos dira gertuen dauden tren-geltokiak. Tunelaren luzeratik 4.714 metro Espainian daude eta 3.160 metro Frantzian. 4,75 metroko altuera du eta 6 metroko zabalera.[1]

Somporteko trenbidearen tunela
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Espainia eta Frantzia arteko muga
Canfranc Station Somport Tunnel.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Kokapen fisikoa Pirinioak
Koordenatuak 42° 47′ 36″ N, 0° 32′ 34″ W / 42.79344°N,0.54291°W / 42.79344; -0.54291Koordenatuak: 42° 47′ 36″ N, 0° 32′ 34″ W / 42.79344°N,0.54291°W / 42.79344; -0.54291
Historia eta erabilera
Irekiera1908
Inaugurazioa1928ko uztailaren 19a
Gurutzatzen du Pirinioak
Eramaten du Pau–Canfranc railway (en) Itzuli
Ondarea
Mérimée ID PA00084537 eta PA00084536

1900 eta 1910 artean eraikitzea planifikatu zuten Espainia eta Frantziako bi tren konpainien artean, eta 1908an hasi zen obra. 1914an obra amaitu bazen ere, Lehen Mundu Gerraren ondorioz proiektua geldi egon zen. 1928an lehen trenbidea bertatik igaro zen. 1970ko martxoaren 27an trenbideko zubi bat apurtu zen eta linea erabiltzeari utzi zitzaion.

1985etik Canfranceko Lurrazpiko Laborategia dago bertan, materia iluna ikertzen duena. 2003an errepidezko Somporteko tunela ireki zen, eta trenbidearena larrialdiko irteera gisa erabiltzen da.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu