Somogy (kroazieraz: Šomođska županija) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean, Kroaziako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Zala, Veszprém, Fejér, Tolna eta Baranya konderriak ere mugakide ditu. 6.065 km²ko azalera du, eta 2011n 317.947 biztanle zituen[1]. Hiriburua Kaposvár da.

Somogy
Somogy
 Hungaria
Siofok-coucher-8.jpg
FLAG-Somogy-megye.svg BlasonHU-somogy.svg
Administrazioa
Estatua  Hungaria
ISO 3166-2 HU-SO
Hiriburua Kaposvár
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 46° 25′ 00″ N, 17° 35′ 00″ E / 46.416666666667°N,17.583333333333°E / 46.416666666667; 17.583333333333Koordenatuak: 46° 25′ 00″ N, 17° 35′ 00″ E / 46.416666666667°N,17.583333333333°E / 46.416666666667; 17.583333333333
HU county Somogy.svg
Azalera 6,065.07 km²
Mugakideak Zala konderria, Veszprém, Fejér, Tolna eta Baranya
Demografia
Biztanleria 317.947 bizt. (2011[1])
Dentsitatea 52,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Hegoaldeko Transdanubia
http://www.som-onkorm.hu/

GeografiaAldatu

Somogy Hungariako hego-mendebaldean dago. Iparraldeko muga Balaton aintzira handiak egiten du, eta hegoaldekoa Drava ibaiak. Konderria bere baso eta zingira zabalengatik ezaguna da. Iparraldea, Külso-Somogy, Transdanubiako muinoetan hedatzen da, Balaton aintziraren eta Kapos haranaren artean. Hegoaldea, Belso Somogy, lautada oihantsua da, zatirik handienean[2].

Banaketa administratiboaAldatu

2013ko erreformaren ondoan, konderria 8 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
Barcs Barcs 696,47 23.613 26
  Csurgó Csurgó 496,20 16.594 18
  Fonyód Fonyód 645,44 33.962 21
  Kaposvár Kaposvár 1.591,36 119.904 78
  Marcali Marcali 904,24 34.234 37
  Nagyatád Nagyatád 647,07 25.609 18
  Siófok Siófok 657,05 50.397 24
  Tab Tab 427,24 12.716 24

Hiri eta herriakAldatu

 
Kaposvár, hiriburua.

Konderri eskumenak dituzten hiriakAldatu

Hiri eta herri handiakAldatu

(2015eko biztanleria[3])

EkonomiaAldatu

Nekazaritzak pisu handia dauka Somogy konderriko ekonomian. Uzta nagusiak artoa, garia, azukre erremolatxa eta patata dira; abeltzaintza, basogintza eta arrain hazkuntza ere garrantzitsuak dira. Babócsa eta Iharosberényn petrolioa aurkitu da. Kaposvár eta beste hiri txikiago batzuetan manufaktura industriak daude. Turismo gune nagusia Balaton aintzira da[2]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Gazetteer of the Republic of Hungary 1st January, 2011. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu . Noiz kontsultatua: 2015-11-26.
  2. a b Somogy. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica . Noiz kontsultatua: 2015-12-03.
  3. a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu . Noiz kontsultatua: 2015-12-03.

Kanpo estekakAldatu